Latxa eta karrantzana arrazen hobekuntza genetikoko programa
- Finantzaketa: Eusko Jaurlaritza
- Ikerlari arduraduna: Eva Ugarte doktorea
- Iraupena: Urtean behin
Euskadiko ingurune geografikoan, esnetarako ardi-aziendako bi arraza autoktono daude: latxa ( Ipar Euskal Herrian manex deritzona) eta karrantzana. Latxa arrazaren bi barietate daude: latxa burubeltza eta latxa burugorria. Larruazalaren koloreagatik eta fanerengatik desberdintzen dira, eta, eskuarki, genetikoki bereizitako bi populazio osatzen dituzte. Jotzen da arraza horietako 770.000 ardi inguru daudela EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian banatuak. Latxa eta karrantzana arrazen hobekuntza genetikorako programa arraza puruko hautespenean oinarritzen da; hartan, populazio osoaren % 18k hartzen du parte, gutxi gorabehera. Hautaketaren helburu bakarra, hasieran, ardi bakoitzeko esne-ekoizpena handitzea zen, esnetarako ardi-azienden errentagarritasuna eta jasangarritasun ekonomikoa handitzeko bide gisa. Gerora, beste karaktere batzuk sartu dira, hala nola esnearen konposizio kimikoa eta errapeen morfologia (2000. urtetik). Eta helburua da, halaber, ardi-aziendetako entzefalopatia espongiforme transmitigarrien aurkako erresistentzia handitzea. Urtero bi aldiz egiten da hazteko aziendaren balorazio genetikoa. Hobekuntza-eskeman parte hartzen duen populazioaren urteko batez besteko aurrerapen genetikoa urteko 3-3,5 litro da, ardi-barietatearen arabera.
Helburu nagusia:
Latxa eta karrantzana arrazetan kontrolatzen ari diren animalien balio genetikoak zenbatesteko erabilitako ebaluazio-ereduen eta metodologiaren optimizazioa.
Bigarren mailako helburuak:
• Ekoizpen, konposizio eta errape-morfologiako karaktereen balorazio genetikoa.
• Hazteko azienda PrnP generako genotipatzea.
• Hobekuntza genetiko eta hautespeneko programaren barnean, abeltzain-elkarteei eta intseminazio artifizialeko zentroari laguntza eta aholkularitza ematea