Bere helburu nagusia klima aldaketaren ebidentziak aztertzea eta baliabide hidrikoetan, azpiegituretan, itsasertzetan edo itsas zein nekazal ekosistemetan izan litetekeen eraginen aurkako egokitze neurriak kontuan izan.
K-egokitzen proiektuak “Cambio Climático: Impactos y Adaptación”, 3 urteko iraupena izango du eta bere lehenengo zatian Tecnaliako Ingurumen unitateak koordinatuko du. Proiektu honetan Tecnalia korporazioko beste zentro batzuk ere parte hartzen dute hala nola NEIKER,AZTI eta UPV-EHUko beste ikerketa 12 taldek ere bai.
Klima aldaketaren ebidentzien ezagutza oinarritzat hartuz eta EAEko sistema ezbardinetan izan duen eraginetan, giza eta natur sistemen egokitzerako estrategiak eratzen dira, litekeen egoerei begira, kalteak murritu eta hortik ondorioztatzen diren aukerak aprobetxatzeko asmoz.
K-egokitzen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, SPRI-Industria Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren ETORTEK programaren bitartez, eta Industria eta Berrikuntza Sailak, 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruaren barruan kofinantzatzen dute.