HORTIREG

HORTI-REG sarea sortzea, baratzezaintza biointentsibo erregeneratiboa garatzeko tresna espezifikoekin, lurraldeko hiri eta herrietan elikadura subiranotasunean aurrera egiteko

  • Proiektuaren hasiera: 2021-11-01
  • Proiektuaren amaiera: 2022-12-31
  • Finantzatzaileak: Eusko Jaurlaritza
  • Aurrekontua: 14.861,92 € (%55,49 diruz lagunduta)
  • Bazkideak: GRAINES VOLTZ haziak

Hainbat eragilerekin lankidetzan, lan eremu hori sortzeak aukera emango du balio kate osoan parte hartzen duten hainbat eragile elkartzeko, ekimen positibo asko batu eta kohesionatzeko, beren garapenean txertatu ditzaten, eta, horrela, etorkizunari begira, misio hau garatzeko aukera egon dadin:

“Hiri eta herrietako nekazaritzako elikagaien autosufizientzia hobetzen laguntzea, produktu ekologikoen eta tokiko produktuen eskaera gero eta handiagoa hornituko duen baratzezaintza erregeneratibo baten bidez, eta, aldi berean, klima aldaketa arintzen eta nekazaritza sektorea suspertzen laguntzea, metodo eta tresna efiziente eta berritzaileagoak erabiliz”.