GariAraba proiektuak Arabako antzinako gari-barietateen laborantza ekoizpen ekologikoan probatzeko aukera proposatzen du, hainbat sistematan: lurzati esperimentalak, laborantza tradizional estentsiboa eta nekazaritza- eta basogintza-sistemak
- Proiektuaren hasiera: 2024/01/01
- Proiektuaren amaiera: 2025/12/31
- Ikertzaile nagusia: Amaia Ortiz
- Saila: Landare Ekoizpeneko eta Babeseko Departamentua
- Finantzatzailea: FEADER ETA EUSKO JAURLARITZA
- Programa: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan, lankidetzaren bidez, berrikuntza sustatzeko laguntzak (Lankidetza programa)
- Deialdia: 2024
- Erreferentzia: 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritako lankidetzarako laguntzak
- Akronimoa: GARIARABA
- Partzuergoaren aurrekontua, guztira: 114.039,06 €
- NEIKERren aurrekontua: 20.525,01 €
- Bazkideak: Bionekazaritza – Arabako Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea (koordinatzailea/liderra); NEIKER; TPT – Tierra-Papel-Tijera Sozietate Kooperatiboa; Mendialdeko Ogia Sozietate Kooperatiboa; Euskadiko Hazien Sarea; Asunek Behatokia Sozietate Kooperatiboa.
Helburu orokorra
Lankidetza-esparru bat sustatzea, Arabako antzinako gari-barietateen –nekazaritza-sistema erresilienteetan landatutakoen– erabilera guztiak probatzeko/baliozkotzeko, bai eta merkatuko interesak ere, merkaturatze-kate laburren medioz.
Berariazko helburuak
- Zerealen sektorean biodibertsitatea berreskuratzea, Arabako antzinako gari-barietateen hazi puruen ekoizpena zuzenduta betiere
- Laborantza ekologikoan kontuan hartutako barietateetarako berariazko laborantza-protokoloak garatzea
- Nekazaritza ekologikoko testuinguru batean diharduten nekazaritzako enpresa ertain eta txikien, fabrikatzaileen eta kalitate handiko nitxo-ekoizpenera bideratutako ostalarien errentagarritasun-maila handitzea.
Emaitzak
- E 1.1 Txosten teknikoa
- E 2.1 Barietateen ezaugarritze-fitxak
- E 2.2 Barietate bakoitzerako erregistro- eta babes-aukeren azterketa
- E 3.1 Barietateak ugaritzeari buruzko txosten teknikoa
- E 4.1 Barietate bakoitzaren balorazio-txostena, ehoketari dagokionez
- E 4.2 Barietate bakoitzak erabilera bakoitzean dituen gaitasunei buruzko txostena
- E 5.1 Memoria ekonomikoa


