Climalert

Urarekin lotutako Klima Arriskuen Alerta Goiztiarreko Zerbitzua ezartzea, Sudoe eremuan erresilientzia handiagoa izateko.

#

  • Hasiera: 2019ko urtarrila
  • Amaiera: 2021eko abendua
  • Finantzaketa: UE
  • Partnerts: CDA24, NEIKER, CEBAS-CSIC, IMIDA, CIM Viseu Dão Lafões, DGSCE
  • Aurrekontua: 1.486.000,00 €
  • Web: www.climalert.net

ClimAlertek urarekin lotutako klima arriskuen (lehorteak, suteak eta uholdeak) alerta goiztiarrerako nazioz gaindiko zerbitzu bat egitea proposatzen du Sudoe eremuan, hots, klima aldaketarekin lotutako fenomenoek gehien zigortzen duten Europako eremuan.

Horretarako, nazioz gaindiko plataforma bat garatzea aurreikusten du proiektuak. Plataforma horrek Sentinel sateliteko datuak (radarra, optikoak eta kuasiinfragorriak) eta Landsat satelitekoak (optikoak eta termikoak) biltzen ditu, eta baita aireko eta lurzoruko datu klimatikoak, eguraldi aurreikuspena eta lurzoruko mapak, hidrografia eta altitudea ere. Plataforma hori lankidetza espazio osoan banatutako hainbat kokalekutan probatuko da, eta interesa duten eragile guztiak elkarlanean arituko dira diseinu eta inplementazio faseetan (babes zibila, nekazari elkarteak, ingurumena kudeatzeko erakundeak, etab.). Gainera, lagundu egingo du iragartzen eta ulertzen muturreko fenomeno klimatologikoen portaerak eta uraren kudeaketa, landa nahiz hiri eremuan.