APATXA

Txandakako artzaintza erregeneratiboko praktikak ezartzea Euskadiko abeltegi komertzialetan

  • Proiektuaren hasiera: 2022/07/01
  • Proiektuaren amaiera: 2023/12/31
  • Finantzatzaileak: Eusko Jaurlaritza
  • Aurrekontua: 31.739,69 € (%55,61 diruz lagunduta)
  • Bazkideak: Olako (liderra), 3 abeltzain (Julen Martinez de Santos, Asier Fernandez de Jauregui eta Ismael Zubia) eta Behialde

Lurraldeari lotutako abeltzaintzak zeregin garrantzitsua du zerbitzu ekosistemikoak sortzeko. Baina onura horiek optimizatzeko, funtsezkoa da artzaintza behar bezala kudeatzea, eta, alde horretatik, txandakako artzaintza erregeneratiboaren praktikek emaitza oparoak erakutsi dituzte (Diaz de Otalora et al, 2021).

HAZIk antolatutako “Lurzoruak, abeltegiak, larreak eta ekonomiak birsortzen” jardunaldien ondoren, Euskadiko abeltzainen aldetik interes gero eta handiagoa ikusi zen horrelako ekimenak abian jartzeko, eta, horretarako, NEIKERekin harremanetan jarri ziren, gai horretan duen esperientzia dela eta (LIFE REGEN FARMING).

APATXA proiektua artzaintza erregeneratiboaren kudeaketarekin lotutako gaiei erantzuteko proiektu gisa sortu zen (egutegien diseinua eta plangintza, etab.).

 

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.