AGROLCAMANAGER

Ingurumenaren kudeaketarako software-a

Ingurumen-arloko software horri esker, lehen sektoreko enpresek euren produktuen bizi-zikloa aztertu ahal izango dute, produktua diseinatzean eta egitean erabilitako baliabideen kudeaketa hobetzeko eta hondakinen sorrera murrizteko.
Bestetik, ekimenaren arabera, funtsezkoa izango da produktuen karbono-aztarnaren jarraipena ezarri ahal izatea eta nekazaritzako lurzoruaren osasuna hobetzen laguntzea. Bizi-zikloa aztertzeko orduan, AGROLCA manager tresnak produktuaren balio-kateko fase guztiak kontrolatuko ditu, eta ingurumenaren gaineko ustezko eraginen estimazioa egingo du. Horrela, bada, murrizteko estrategiak diseinatu ahal izango dira. Softwareak aztertzen dituen elementuak sarreratzat eta irteeratzat hartuko dira.
Besteak beste, honako hauexek hartuko dira sarreratzat: ekoizpen-fase bakoitzean erabilitako energia, elektrizitatea, garraioa, baliabideak eta lehengaiak. Honako hauexek, ordea, irteeratzat hartuko dira: airera, uretara eta lurzorura egindako igorpenak, hondakinak eta azpiproduktuak.
AGROLCA manager tresna lehen sektorearen ezaugarrietara egongo da egokituta, eta, batez ere, honako ingurumen-faktore hauei emango zaie lehentasuna: uretako nitratoen lixibiazioa edo produktu fitosanitarioen aplikazioa. Era berean, bere ingurumen-egoera eta indarreko legeriaren betearazpen-maila kontuan hartuta, enpresa bakoitzaren premietara ere egongo da egokituta, eta bere produktuen ekoberrikuntzarako ahalmenari buruzko datuak ere eskainiko ditu.
Bere aplikazioaren adibide moduan, mahasgintzan zein ardogintzan daukan erabilgarritasuna aipatu
besterik ez dago. Softwareak, hain zuzen ere, ardoaren fase guztiak hartuko ditu kontuan: mahastizaintza, upategiko ekoizpena, merkaturaketa eta hondakinen kudeaketa. Lehenengo fasean,
ekoizleak zenbait faktore kontrolatu ahal izango ditu; esate baterako, inausketa, ongarriketa edo tratamendu fitosanitarioak.

Upategiko ekoizpenaren fasean, ostera, honako parametro hauek hartuko dira kontuan: mahatsaren
jasoketa, hartzidura alkoholikoa, botilaratzeko prozesua eta kupeletan ontzeko prozesua.
Merkaturatzeko orduan, AGROLCA manager tresnak produktuaren tokian tokiko, nazio-mailako eta nazioarteko banaketa kudeatuko du, besteak beste. Hondakinen kudeaketari dagokionez, honako faktore hauek hartuko dira kontuan: hondakinen bilketa eta birziklapena, euren balorizazio energetikoa eta isurketa kontrolatua.

Nekazaritzako ekoizpenak ingurumenean daukan eragina Nekazaritzako elikagaigintzaren sektore industrialean, badakite ekoizpen-sistemak erabat hobetu behar direla, baliabideak behar bezala erabiltzeko eta sistema intentsibo horiek ingurumenean ahalik eta eragin txikiena edukitzeko.

Proiektuan parte hartzen duten erakundeen txostenaren arabera, nekazaritzako ekoizpenaren kudeaketan eragin berezia edukitzea eta energia aurreztea da irtenbide nagusietakoa. Hori guztiori
dela eta, lehen sektorean funtsezkoa da Bizi Zikloaren Azterketa ezartzea (ACV), ingurumenaren gaineko eragin hori murrizteko. Web orriaren bitartez, badago proiektuko emaitzen bilakaeraren zein
aurrerapenen jarraipena egiterik.

Proiektuaren garapena eta emaitzen aurrerakuntzak web guneren bidez jarrai daitezke http://www.agrolcamanager.com

Parte hartzaileak

NEIKER-Tecnalia (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Erakundea). Eusko jaurlaritzako ingurumen saileko erakunde publikoa da zeinen helburua nekazaritza ekozpen sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea eta kudeaketa teknologi berrietako ezarpenerako berrikuntzak sortzea da. www.neiker.eus

IKT (Nekazal Ikerketa eta Teknologia). Elikadura eta landa ingurune sektoreari zuzendutako Ingenieritza eta aholkularitza zerbitzuetan espezializatua. www.ikt.es

IK Ingeniería. Ecodiseinuan – ingurumenaren berrikuntzarako produktu eta/zein zerbitzuetan, eraikuntza jasangarria eta enpresei eta administrazio publikoari zuzendutako ingurumen prestakuntza teknikoa  espezilizatutako aholkularitza .www.ik-ingenieria.com