ABELTZAIN

Abeltzaintza estentsiboko tresna teknologikoak basa faunaren aurean

  • Proiektuaren hasiera: 2022/10/01
  • Proiektuaren amaiera: 2023/12/31
  • Finantzatzaileak: Eusko Jaurlaritza
  • Aurrekontua: 21.927,45 € (%55,60 finantzatuta)
  • Bazkideak: UAGA, Carlos Tornadijo, Mercedes Ibarrola eta NEIKER

Azken urteotan hainbat esperientzia egin dira Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintza sektorerako doitasunezko teknologia eta tresnen erabilerari lotuta, eta agerian geratu da arlo horretan sakontzen jarraitzeko beharra.

Proiektu honen helburua da nekazaritzako elikagaien sektorera garapen teknologiko berriak transferitzen lagunduko duten ekintzak garatzea eta berrikuntza teknologikoko estrategiak definitzen laguntzea.

Horretarako, basa faunak sortutako problematikari erreparatzen dio, bereziki otsoek eragindako predazio gertakariei dagokienez, eta larre irekiko eremuetan abeltzaintza estentsiboa egiten laguntzeko berariaz garatutako teknologiez.

Proiektu honetan lehen sektoreko arlo desberdinetako hainbat eragile elkartzeak aukera paregabea eskaintzen du Euskadin tresna teknologikoen erabilera bultzatzeko.