Sektorearen lehiakortasuna hobetzen, gure ingurumena zaintzen, gure espezie eta arraza autoktonoak kontserbatzen eta elikagaien segurtasuna bermatzen laguntzen dugu.
- NEIKERek zeregin horiek gauzatzen ditu 1851n sortu zenez gero, nazioartean aintzatespena eta kualifikaziorik handiena duen profesional talde baten lanari esker.
- Gure ehun produktiboari eta gizarteari zerbitzua emateko borondatea duen erakunde publikoa gara, eta bikaintasunean oinarritutako kudeaketa eredu baten alde egiten dugu, zeinaren funtzionamendua nazioartean aitortutako kalitate irizpideen arabera arautzen den.
- 2019an, BRTA Euskadiko Partzuergo Zientifiko-Teknologikoan sartu da NEIKER. BRTAren helburu nagusia da lankidetza dinamika bat ziurtatzea, Euskadik dituen erronka teknologikoei eta industrialei erantzuteko eta nazioartean duen posizionamendua hobetzeko.
- Lantalde honen gaitasunari esker, ezagutza eta soluzio berritzaile eta transferitzeko modukoak sortzen dira, eta horiek balio erantsia eman eta hobetu egiten dute nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorearen lehiakortasuna.
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ezarritako helburuekin bat etorriz egiten du lan NEIKERek. Hauek dira helburuak: ingurumenarekiko eta gure ingurunearen iraunkortasunarekiko ahalik eta errespeturik handiena mantentzea, eta gure ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialari modu aktiboan laguntzea.
- Kudeaketa politika
Tokian tokiko ezagutza, teknologia eta berrikuntza.
Nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzaren arloko eragile nagusiekin elkarrizketa proaktiboa izaten dugu, elkarrekin egiteko aurre sektorearen erronka garrantzitsuenei.
![](https://neiker.eus/wp-content/uploads/2020/12/picto-qs_rentabilidad-1.png)
Nkazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzea punta-puntako teknologiekin.
![](https://neiker.eus/wp-content/uploads/2020/12/picto-qs_riqueza-1.png)
Aberastasuna eta enplegua sortuko duten jarduera produktibo berriak sortzea, ustiategien jarraikortasuna ziurtatzeko.
![](https://neiker.eus/wp-content/uploads/2020/12/picto-qs_seguridad-1.png)
Elikagaien segurtasunaren kontrola. elikadura transmisioko zoonosi bakterianoen diagnostikoaren eta kontrolaren azterketa.
![](https://neiker.eus/wp-content/uploads/2020/12/picto-qs_cambio-1.png)
Berokuntza globalaren inpaktua murriztea. oraingo produkzio sistemei alternatibak proposatzen dizkiegu.
![](https://neiker.eus/wp-content/uploads/2020/12/picto-qs_plagas-1.png)
Laboreen izurrien eta animalien gaixotasunen inpaktua minimizatzea, pertsonetara lekualda daitezen galarazteko.
![](https://neiker.eus/wp-content/uploads/2020/12/picto-qs_onehealth-1.png)
Abeltzaintzako fitosanitarioak eta antibiotikoak arrazionalizatzea, antibiotikoekiko erresistentzia handitzearen aurka borrokatzeko.