Sektorearentzat lanean
Klima aldaketa gure ekosistemaren gainean eragin nabarmena duen errealitatea da dagoeneko, eta nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien errendimendua eta produktibitatea baldintzatzen ditu.
Tenperaturen eta atmosferako CO2 kontzentrazioaren igoera, prezipitazioen aldaketak eta muturreko fenomeno meteorologikoen eraginak elikagaien ekoizpenari eragiten diote, bai bolumenari dagokionez, bai kalitateari eta egonkortasunari dagokienez, baina baita ustiategiak kokatuta dauden inguruneari ere.
Horri gehitu behar zaizkio baliabide hidrikoen kantitate eta kalitatearen gaineko ondorioak, plaga eta gaixotasunen prebalentzia edo lurzoruen degradazioa, beste faktore batzuen artean.
Fenomeno global horri aurre egiteko, NEIKERen soluzioak bilatzeko lanean ari gara, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzako ustiategiak klima aldaketara egokitu eta horren ondorioak arindu ahal izan ditzaten.
XXI. mendeko ustiategietarantz.
Zerbitzu lerroak
Gure ikerketa lerroak ingurumen ikerketaren arloan.
Oraingo produkzio sistemetarako alternatibak
Oraingo produkzio sistemetarako alternatibak
Teknologiaren eta ezagutza zientifikoaren bitartez, ustiategien kudeaketa jasangarria lortzeko.
Klima jokalekuen simulazioak
Klima jokalekuen simulazioak
Etorkizunean laboreen eta baliabide naturalen gainean izango diren ondorioei aurre egin eta aurreikustea
Bioekonomia zirkularra
Bioekonomia zirkularra
Lehengaiekiko menpekotasuna murrizteko eta jarduera ekonomiko berriak sortzeko neurriak hartzea.
Konpostatze aurreratuak
Konpostatze aurreratuak
Balio handiko ongarriak lortzea animalien hondakinak aprobetxatuz.
Informazio gehiago nahi duzu?
Esperientzia handiko talde bat dugu zure zerbitzura.