Natur ingurunea zaintzea
Ingurumena eta baliabide naturalak dira lehen sektorearen oinarria. Horrenbestez, horiek kontserbatzea da NEIKER existitzeko arrazoietako bat.
Ekimen berritzaileak garatzen ditugu, bateratu ahal izateko gure baliabide naturalen ustiapen jasangarria eta ingurumena, biodibertsitatea, paisaia eta natur eta landa ingurunearen kontserbazioa. Horretarako, ezinbestekoa da nekazaritza eta natur baliabideen kontserbazio eta erabilera jasangarriari buruzko azterketak egitea, eta, zehazki, neurriak garatzea, gure ingurunean degradatutako lurren funtzionalitatea berreskuratu ahal izateko.
Ingurumena monitorizatzeko tekniken bitartez, klima aldaketak gure ingurunean duen inpaktua aztertzen dugu, eta soluzioak proposatzen ditugu ondorioak arintzeko eta ingurumen jokaleku berrietara egokitzeko. Baliabide naturalak modu jasangarrian kudeatzeko eta kontserbatzeko jarraibideak ezartzeko estrategia integral bat diseinatzen dugu, ondoren, sektoreari transferitzeko, jasangarriak ez diren jokabideak zuzentzeko.
Ekoizpenaren eta kontserbazioaren arteko oreka.
Hauek dira gure ikerketa lerroak ingurumen ikerketaren arloan:
Baliabide naturalak ebaluatzea eta kontserbatzea
Baliabide naturalak ebaluatzea eta kontserbatzea
Metodologia eta teknologia berritzaileak erabiltzen ditugu baliabide naturalen erabilera eta kudeaketaren jasangarritasuna ebaluatzeko, horien artean egonik bai nekazaritzaren ingurukoak bai kontserbatzeko interes berezia duten eremu babestuak.
Lurraren osasunaren ebaluazioa
Lurraren osasunaren ebaluazioa
Tresna biologikoak garatzen ditugu ingurumena monitorizatzeko, nekazaritzako praktikek eta ingurumena estresatzen duten beste elementu batzuek (kutsadura, klima aldaketa) lurraren funtzionalitatean duten eragina ebaluatzeko. Halaber, lurzoru degradatu eta kutsatuak lehengoratzeko metodologia jasangarriak aplikatzen ditugu.
Biodibertsitatea
Biodibertsitatea
Biodibertsitatea aztertzen dugu natur zein nekazaritza ingurunean, hori kontserbatzeko eta, ondorioz, zerbitzu ekosistemikoak bultzatzeko.
Klima aldaketa nekazaritzako ekosistemetan
Klima aldaketa nekazaritzako ekosistemetan
Klima aldaketak nekazaritzako ekosistemetan dituen eraginak ebaluatzen ditugu eta neurriak diseinatzen ditugu horren efektuak arintzeko eta etorkizuneko jokaleku klimatikoetara egokitzeko. Halaber, jarraibideak garatzen ditugu nekazaritza sektoreak egiten dituen berotegi efektuko gasen isurketak kontrolatzeko.
Hondakinak
Hondakinak
Nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinak errebalorizatzeko metodologia berritzaileak garatzen ditugu, eta jarraibideak ezartzen ditugu horiek zuzen kudeatzeko, Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomia Zirkularraren esparruan.
ARGITALPENAK
Ekoizpen zientifikoa garatzen dugu, gure ikerketa arloetan estatuan zein nazioartekoan aitortua.
TESIAK
Prozesuak optimizatzeko eta hobetzeko neurriak hobetzen, berresten edo proposatzen laguntzen duten proiektuak gidatzen ditugu eta parte hartzen dugu.
TALDE ESPEZIALIZATUAK
Sareak sortzen ditugu, bokazio batez ere aplikatuarekin, eta sortutako ezagutzen transferentziara zuzendua.
NEIKEReko Ingurumen Ikerketako taldeak I+G+B proiektuak garatzen ditu nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzako ekoizpen sistemen ingurumen inpaktua minimizatzeko, klima aldaketara egokitzeko eta baliabide naturalak kontserbatzeko.
Informazio gehiago nahi duzu?
Esperientzia handiko talde bat dugu zure zerbitzura.