BERRIA
OTSAILAREN 14ko AGENDA: Euskobasoa 2050 jardunaldia, Euskadiko basogintza hobetzeko plana
18 urtarrila 20242018an, NEIKERek EUSKOBASOA 2050, Euskadiko Basoen Hobekuntzarako I+G+b Plana diseinatu eta jarri zuen abian, baso-zuraren sektorea bultzatzeko, Euskal basoek ematen dituzten ondasun eta zerbitzuen ezagutzaren garapena, ikerketa eta dibulgazioaren bidez.
EUSKOBASOA 2050ek lau lan-ildo nagusi ditu: osasuna, alternatiba berriak, egurraren kalitatea eta intsinis pinuaren hobekuntza genetikorako plana suspertzea. Zeharkako beste bi lerro ere baditu: klima-aldaketa eta iraunkortasuna, NEIKERen ordutik landu ditugunak.
Atera zenetik 5 urte igaro direnean, EUSKOBASOA 2050en esparruan lortutako atariko emaitzak jakinarazi nahi dizkiogu baso-egur sektoreari.
Helburu horrekin, transferentzia-jardunaldi bat antolatzen ari gara, 2024ko otsailaren 14an, Arkauteko gure zentroan, hainbat eremutako zur- eta baso-sektoreko profesionalentzat: jabe txikiak, enpresak, administrazioak, etab.
PROGRAMA
9:30 | Ongietorria. Leire Barañano, NEIKEReko zuzendari nagusia.
9:35 | EUSKOBASOA 2050aren aurkezpena eta etorkizuneko bilakaera. Ander Arias González, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko arduraduna.
9:45 | Baso-osasuna: basoko gaixotasunen ezagutzaren egoera. Eugenia Iturritxa, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzailea.
10:10 | Hobekuntza genetikoa: intereseko baso-baliabideak hautatzea eta oinarrizko materiala garatzea intsinis pinua hobetzeko programan. Itziar Montalbán eta Javier Herrero, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzaileak.
10:35 | Klima-aldaketa: estres hidrikoarekiko tolerantzia eragitea Pinus radiata-n. Paloma Moncaleán, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzailea.
11:00 | Baso-aniztasuna aldaketa globalaren esparruan. Itziar Montalbán eta Nahia Gartzia Bengoetxea, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzaileak.
11:25 | Baso-ekozerbitzuak: biodibertsitatea, lurzoruen babesa eta ura. Nahia Gartzia Bengoetxea, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzailea.
11:50 | Galderen txanda.
12:00 | Networkinga eta kafea