BERRIA
LANDA BISITA: NEIKEReko laborantza ekologikoen entseguen berrikuntzak
17 ekaina 2021NEIKEReko laborantza ekologikoen entseguen landa bisita
Eusko Jaurlaritzak Ekoizpen Ekologikoa sustatzeko Planaren (FOPE) barruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak NEIKERekin lankidetzan, egiten ari den laborantza ekologikoen entseguen landa bisita bat antolatu du, NEIKERek Arkauten duen zentroan. Bertan udazkeneko laborantzekin gaur egungo entseguen garapena, aurreko kanpainetako entseguetako emaitza batzuk eta 2020-2021 kanpaina honetako udako laborantzetako entseguetarako proposamenak aurkeztuko dira.
PROGRAMA
2020-2021 kanpainan garatzen ari diren udazken – neguko entseguen aurkezpen laburra:
- Udaberriko garia: Genvce eko barietateen entsegua
- Baba txikiak: labore lagina
- Malutetarako oloa: labore lagina
- Belar-bazka: ernalketa entseguaren aurkezpena
2019-2020 kanpainaren emaitzen aurkezpena:
- Neguko eta udaberriko garia: barietateen ebaluazioa
- Udaberriko garia: ernalketa
- Bertako gari barietateak: ikatz jantzia eta portaera
Udako laborantzetan esperientziak
- Paperezko edredoien erabilera
- Ongarriketa baratzezaintzan
- Aleko artoan esperientzia
Galderak eta eztabaida parte hartzailea
Tokia: ARKAUTEKO LURSAIL ESPERIMENTALETAN
Arkauteko Nekazaritzako Elikagaien Campusa (Araba)
Eguna: 2021eko ekainaren 30ean
Ordutegia: 10:00-14:00