BERRIA
AGENDA UZTAILAK 5: Lurzorua babesteko estrategiak klima-aldaketaren eraginen aurrean: higadura arriskua eta karbonoa bahitzeko.
7 ekaina 2022AGENDA
Lurzorua babesteko estrategiak klima-aldaketaren eraginen aurrean: higadura arriskua eta karbonoa bahitzeko.
Mendi-eremuak arrisku naturalak gehien kaltetzen dituen lurraldeen artean daude eta klima-aldaketaren eraginez (lehorte larriagoak, batez besteko tenperatura altuagoak, prezipitazio-ereduen aldaketak) arrisku horiek areagotzea espero da. Arrisku hauek ez dute muga administratiborik ezagutzen eta koordinazio transnazionala eskatzen dute. Gainera, SUDOE espazioa klima aldaketaren ondorioak jasango dituen eta gehien jasaten dituen munduko eremuetako bat da.
INTERREG SUDOE MONTCLIMA proiektuak: “SUDOE mendi-lurraldeen erresilientzia areagotzea arrisku naturalen aurrean”, SUDOE lurraldeko mendi-eremuetako arrisku naturalak prebenitzeko eta kudeatzeko gomendioen esparru komun bat garatuko du.
Klima-aldaketaren testuinguru honetan, MONTCLIMA proiektuan minimizatu eta aztertu beharreko arrisku nagusietako bat lurzoruaren degradazioa da. Bere kudeaketa jasangarria funtsezkoa da elikagaien %95 ematen duen baliabidea dela, karbonoa gordetzeko duen gaitasunagatik klima-aldaketa arintzeko tresna izan daitekeela eta planetako biodibertsitatearen laurdena ere biltzen duela.
Bestalde, karbono-konpentsazioekiko interesa areagotu egin da azken urteotan, klima-helburuak betetzen eta klima-ondorioetara egokitzen lagundu beharra islatuz. Hala ere, konpentsazio-kreditu-mekanismoak egoki kudeatzea erronka handia da, karbono-konpentsazioak klima-aldaketaren aurrerapena geldiarazteko eta “greenwashing” hutsa izan ez dadin.
MONTCLIMA proiektuaren barruan dagoen mintegiaren helburua SUDOEko mendi-eremuetan lurzorua babesteko tokiko eta nazioarteko estrategiei buruzko informazioa ematea da, lurzoruaren bidez karbono konpentsatzeko mekanismoak diseinatzeko berezko etapetan sakontzea ( 1, lurzoruaren papera klima neutraltasunean; 2, monitorizazio sistemak; eta 3, egiaztapen sistemak) eta, azkenik, MONTCLIMAren esperientzia pilotuetan sakontzea lurzoruaren higadura murrizteko estrategietan.
PROGRAMA
08:45 Izen ematea
09:00-09:15 Ongi etorria.
- Leire Barañano, NEIKEReko zuzendari nagusia
- Isabelle Roger, SUDOE Programaren Idazkaritza Bateratuaren zuzendaria
- Ainara Jauregui, Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) Lehendakaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako Zuzendaritzaren izenean
09:30-11:00 Lehengo multzoa: Lurzoruaren babesa: MONTCLIMA proiektuko kasu pilotuak. Moderatzailea Olatz Unamunzaga (NEIKER).
9:15-9:45 Lur osasuntsu bat planeta osasuntsu baterako. Carlos Garbisu doktorea, NEIKEReko zuzendari zientifikoa.
9:45-10:15 MONTCLIMA esperientzia pilotuak lurzoruaren higadura arriskuari aurre egiteko.
– NEIKER, Olatz Unamunzaga: Lurzoruaren kudeaketa mahastietako landare-estalkiaren bidez.
-RTM-ONF, Etienne Ebrard Sute baten ondoren higadura-neurketak. Dispositibo esperimentala Cervera udalerrian.
– FORESPIR-SILVAGRINA, Jordi Deu: Azaleko uren higadura kontrola: goi mendiko eremuetan (Andorra) landaretza-berritzearen adibidea, material solidoen mobilizazioa mugatzeko eta luizi-arriskua murrizteko.
10:15-10:45 Kafe etenaldia
10:45-12:00 Bigarren multzoa: Lurzorua babesteko estrategiak. Moderatzailea Sebastian Chauvin (FORESPIR).
10:45-11:15 Lurzoruaren Babeserako Europako Estrategia Tematikoa. Mirco Barbero, Lurzoruaren babeserako eta lurzoruaren erabilera jasangarrirako taldeko koordinatzailea, Ingurumen DG Europako Batzordea.
11:15-11:45 Euskadi 2030 lurzorua babesteko estrategia. Loli Lorenzo, IHOBE -Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoa-.
11:45-12:00 Pirinioetako Lurzoruaren Aliantza (ASPir). Jacques Thomas, Lurzoruaren Ikerketarako Frantziako Elkarteko presidentea.
12:00-14:15 Hirugarren multzoa: Lurzoruaren papera karbonoaren merkatuan: aukerak eta mehatxuak. Moderatzailea Carlos Garbisu (NEIKER).
12:00-12:30 Lurzoruaren papera klima neutraltasunean. María José Sanz doktorea, BC3 -Basque Center for Climate Change-ko zuzendari zientifikoa.
12:30-13:00 Zergatik da beharrezkoa lurreko behatoki bat? David Robinson doktorea, lurzoruaren ikertzailea -U.K Center for Ecology and Hydrology-
13:00-13:30 ZERTICARBON: Basogintza-Digitalizazioa-Irabazitzea. Panu Torniainen, ZERTICARBON CEO -Blockchain Certified-.
13:30-13:45 Berrikuntza irekia etorkizuneko erronkak gainditzeko. Inazio Martínez de Arano, EFI -Europako Baso Institutua- Bioeskualdeetako koordinatzailea.
13:45-14:15 Galderen txanda
14:15-14:30- Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera. OPCC-CTP Eva Garcia/Juan Terrádez.
“Bioregions facility langutzarekin”