BERRIA
Nutrizio beharrak eta barne parasitoen kontrola dira ardi sektorearen kezka nagusiak elikadurari eta osasunari dagokienez
24 otsaila 2021Nutrizio beharrak eta barne parasitoen kontrola dira ardi sektorearen kezka nagusiak elikadurari eta osasunari dagokienez
- Ardiei buruzko ezagutzak trukatzeko Europako EuroSheep sareak lehentasun horiek antzeman ditu proiektuaren esparruan egindako nazioz gaindiko lehen tailerrea
- Europa osoko 1.200 abeltzain, artzain, teknikari, albaitari, ikertzaile eta irakaslek baino gehiagok parte hartu dute ardi osasunaren kudeaketari eta nutrizioari buruzko arazoak partekatzeko inkestan
- NEIKER EuroSheepeko bazkide nazionala da, eta dauden beharrak ebaluatu eta sektoreko profesionalentzat eskuragarri dauden konponbideen onarpena gidatzen ditu
EuroSheep proiektua Europako sare bat da, ardiei buruzko ezagutza trukatzeko, eta, Europako eta Turkiako artaldeen elikadurari eta osasunari dagokienez, identifikatu du ardi sektoreko profesionalen kezka nagusiak direla nutrizio beharrak, barne parasitoen kontrola, arkume jaioberrien gaixotasunak eta animalien ongizatearen kudeaketa.
Europa osoko 1.300 lagunek baino gehiagok ─horien artean daude 730 abeltzain eta artzain, 160 teknikari, 110 albaitari, 100 ikertzaile eta irakasle─ ardien nutrizioari eta osasunaren kudeaketari buruz dituzten kezkak adierazi dituzte, Internetez egindako inkesta baten bidez.
Herrialde guztietan, nutrizioari dagokionez dagoen premia nagusia ardien, arkumeen eta ordezko animalien beharrak hobeto ezagutzearekin lotuta dago. Zehazki, ardiei dagokienez, larratzea eta larreak kudeatzea da beste premia nabarmen bat.
Arkumeen nutrizioari dagokionez, beste behar garrantzitsu bat da titia kendu aurretik hazteko helburuak ezartzea, eta birjarpenerako, bizitzako lehen urtearen inguruan lehen erditzea lortzea da garatu beharreko helburua. Ardien osasunari eta birjartzeari dagokienez, barne parasitoak, herrenak eta mastitisak kontrolatzea dira premiarik garrantzitsuenak.
Arkumeen osasunari dagokionez, arazo nagusiak gaixotasun neonatalekin, kokzidiosiarekin eta arkumeen bat-bateko heriotzarekin lotuta daude.
Azkenik, maneiuari dagokionez, gehien eskatzen diren gaiak dira artaldearen osasun plana eta animalien ongizatearen kudeaketa aire zabalean daudenean.
Nazioz gaindiko lehen tailerra
Hautemandako lehentasun horiek ezagutarazi dira Eurosheepen lehen tailer transnazionalean; online egin da, eta ehun lagunek baino gehiagok parte hartu dute. Nazioz gaindiko tailerraren aurretik, emaitzak tailer nazional bakoitzean aurkeztu eta balioztatu ziren.
Proiektuaren lehen fasearen helburua erronka eta behar komunak identifikatzea izan da, osasun maila egokiak lortzeko eta nutrizioa hobeto kudeatzeko, artaldeen eraginkortasuna optimizatzeko helburuarekin; gobernatzeko praktikarik onenak ere identifikatu dira. Antolatutako tailerrak, birtualak izan arren, aukera paregabea izan dira eragile sektorialek aurrez egindako inkestaren emaitzei buruz eztabaidatzeko eta iritziak emateko.
EuroSheepen hurrengo urratsa konponbideak, aholkuak eta trikimailuak identifikatzea izango da, hain zuzen ere, identifikatutako behar eta arazo horiei erantzuteko. Herrialde bakoitza parte hartzen duten gainerako herrialdeen beharrei erantzuten lagundu dezaketen praktikarik onenak identifikatzen saiatuko da. Hurrengo nazioarteko tailerrean abeltzainek eta gainerako parte hartzaileek irtenbiderik onenak aukeratzeko aukera izango dute, probatu aurretik.
Informazio gehiago: eurosheep.network/