Albisteak

BERRIA

NEIKEReko 5 ikerlari, Espainiako 5.000 emakume zientzialari nabarmenen artean, CSICen ranking baten arabera

15 ekaina 2022

NEIKEReko 5 ikerlari, Espainiako 5.000 emakume zientzialari nabarmenen artean, CSICen ranking baten arabera

  • Zerrenda egiteko, kontuan hartu dira soilik Google Akademikoaren datu basean profil bat duten emakume profesionalak

Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) bere lehen rankinga argitaratu du, Espainiako hainbat erakundetan lan egiten duten 5.000 emakume zientzialari garrantzitsuenekin. Horretarako, Google Akademikoko (Google Scholar ingelesez) profil publikoetako adierazleen puntuazioetan oinarritu da, zeina edukian eta bibliografia zientifikoan espezializatutako bilaketa motor bat baita.

Hala, zerrenda horretako profesionalen artean gure lankideetako bost agertzen dira. Zehazki, animalia ongizatean eta etologia aplikatuan espezialista den Inma Estevez doktorea; baliabide naturalen kontserbazioan aditua den Lur Epelde doktorea; hondakinen errebalorizaziorako ikertzailea den Miriam Pinto doktorea; immunologian espezializatutako Natalia Elguezabal biokimikari doktorea eta animalia genetikan aditua den Eva Ugarte biologo doktorea.

NEIKERen iritziz, oso positiboa da ranking hori argitaratzea, izan ere, emakumeek estatuko panorama zientifikoan jokatzen duten rola aintzatesten eta balioesten du.