BERRIA
NEIKER-Tecnaliak tailer bat antolatu du neguko gariaren ongarritze nitrogenatuari buruz
11 ekaina 2018Prestakuntzan zehar azpiproduktu organikoekin ongarritzearen eta doitasunezko nekazaritzako hainbat tresnaren inguruko oinarrizko kontzeptuak ezagutu ahal izango dira.
Ezagutza baliagarriak sortu eta nekazari eta abeltzainekin partekatzeko filosofiari jarraituz, NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapeneko Euskal Erakundeak tailer praktiko bat abiarazi du, “Ongarritze nitrogenatua neguko garian: doitasunezko nekazaritza tresnen erabilera”.
Workshop didaktiko bat da, non azpiproduktu organikoen bidezko ongarritzearen oinarrizko giltzarriak landuko diren, horien artean egonik simaurra edo purinak, eta doitasunezko nekazaritzako hainbat tresna ere aurkeztuko dira, lursailak modu eraginkor, errentagarri eta iraunkorragoan diagnostikatu, kontrolatu eta tratatzeko.
FITXA TEKNIKOA:
Eguna: ekainak 14
Ordua: 9:30h
Lekua: NEIKER-Tecnaliaren Arkautiko egoitza (Araba)
Izena ematea eta programa: http://www.neiker.eus/newsletters/2018/22/