BERRIA
NEIKER-Tecnaliak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzari buruzko ikerketen euskarazko dibulgazioa saritzen du CAF-Elhuyar sarietan
6 azaroa 2019NEIKER-Tecnaliak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzari buruzko ikerketen euskarazko dibulgazioa saritzen du CAF-Elhuyar sarietan
NEIKER sari bereziaren laugarren edizioa da, eta 2.000 euroren zenbatekoa daukaLanak 2020ko otsailaren 7ra arte aurkeztu daitezke
NEIKER-Tecnaliak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreari lotutako lanik onena sarituko du CAF-Elhuyar sarien esparruan, arlo zientifiko eta teknologikoko erreferentziazko gai eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta sozializazioa aitortzeko eta sustatzeko.
CAF-Elhuyar sariketaren helburua zientzia eta teknologiaren mundua eta gizartearena lotzea da. Sari berezi honen filosofia bat dator NEIKER-Tecnaliaren helburuarekin, ezagutza eta soluzio berritzaileak eta transferigarriak garatzeko, nekazaritzako elikagaien sektoreari balioa eman eta bere lehiakortasuna hobetze aldera.
NEIKER-Tecnalia sari berezia jatorrizko dibulgazio artikuluen eta kazetaritza zientifikoaren kategorietan aurkeztutako lanen artean aukeratuko da, eta, ondorioz, gerta daiteke artikulu irabazlea beste kategorietako batean ere saritu izana izatea. Joan den edizioan, Izaro Zubiria Ibarguren albaitariak irabazi zuen saria, “Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili?” izenburuko lanarekin. Epaimahaiak artikuluaren ikerketa lan argi eta zehatza baloratu du, eta, horrez gain, sektorearen benetako arazo bati erantzuten laguntzen diola: proteina eduki handia duten lehengaiak inportatu behar izateagatik dagoen menpekotasun handiari, azienda elikatzeko alternatiba lokal jasangarriagoak bilatuz. Izaro Zubiria Ibarguren lizartzarrak proteaginosoen eta oleaginosoen erabilerari buruz ikertzen du, esnetarako animalien jasangarritasuna hobetzeko.
CAF-Elhuyar lehiaketak jatorrizko dibulgazio artikuluak saritzen ditu gainerako kategorietan. Dibulgazio artikulu orokorrak eta egilearen doktore tesian oinarritutako artikuluak aitortuko dira. Azpikategoria horietako bakoitzean, egileak 2.000 euroko sari bat eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu.
Kazetaritza zientifikoaren atalean, lan irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu.
Halaber, CAF-Elhuyar sariek sorkuntzarako beka bat emango dute, “Zientzia gizartean” lemapean. Kategoria horretan onartuko diren proiektuen helburua izango da zientzia/teknologiaren eta gizartearen arteko interakzioa erraztea.Hautatutako proiektuaren egileak 5.000 euroko laguntza bat jasoko du aurkeztutako lana garatzeko, baita eskultura bat ere.
Artikuluak 2020ko otsailaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira sarien webgunean dagoen formulario baten bidez: https://www.elhuyar.eus/eu/site/proiektuak/caf-elhuyar/izen-ematea.
Bestalde, oinarriak esteka honetan kontsulta daitezke: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus.
NEIKER eta Elhuyar hitzarmena
Saria NEIKERen eta Elhuyar Fundazioaren artean ikerketaren arloan euskara sustatzeko 2016ko uztailean hasi zen hitzarmenaren parte da. Bi erakundeen arteko hitzarmenean sartzen dira nekazaritza sektoreari lotutako hiztegi espezializatu baten garapenean laguntzea, NEIKERek Zientzia Azokan parte hartzea, gazteei sektoreari buruzko ikerketa helarazteko, eta aipatutako NEIKER sari berezia, nekazarizta-abeltzaintza eta basogintza sektoreari lotutako ikerketen euskarazko dibulgazioa saritzeko.