BERRIA
Lurzoruen ikerketako mundu mailako zentro ospetsuenen artean aintzatetsi gaituzte
3 abendua 2021Lurzoruen ikerketako mundu mailako zentro ospetsuenen artean aintzatetsi gaituzte
- ExpertScapek zentroko hiru ikertzaile sartu ditu TOP 1% rankingean
- Zerrenda hori PubMed artikulu zientifikoen datu base ospetsuan oinarrituta dago
Lurzoruaren Munduko Eguna dela eta (abenduak 5), ExpertScape online plataformak gure lankide Carlos Garbisu, Lur Epelde eta Lionel Dupuy sartu ditu lurzoruen ikerketako mundu mailako zientzialari entzutetsuenen TOP 1% zerrendan. Plataforma horrek diziplina zientifiko bakoitzean azken hamar urteetan gehien nabarmendu diren zientzialariak aintzatesten ditu: “Experts 2011-2021”.
Aitorpen horren arabera, NEIKER erreferentziazko zentroa da lurzoruaren ezinbesteko baliabidea ebaluatu, kontserbatu eta lehengoratzeari dagokionez, izan ere, 50 urte baino gehiagoz ari gara horretan lanean eta ezagutza praktikoa sortzen.
PUBMED-EN OINARRITUTAKO RANKINGA
ExpertScapek PubMed datu basean oinarritzen du bere rankinga, nazioartean osperik handienekoa duten artikulu zientifikoen datu baseetako batean, eta argitaratutako artikulu guztiak eta horien kalitatea hartzen ditu kontuan, tipologiaren eta agertzen diren aldizkarien ospearen arabera.
Iturria: https://expertscape.com/ex/soil/c/es