Albisteak

BERRIA

Gure Mikobakterio taldeak animalien osasunari buruzko Zendal saria jaso du, animalien gaixotasunen diagnostikoa eta kontrola hobetzeko egindako lan berritzaileagatik

20 azaroa 2021

Gure Mikobakterio taldeak animalien osasunari buruzko Zendal saria jaso du, animalien gaixotasunen diagnostikoa eta kontrola hobetzeko egindako lan berritzaileagatik

  • Saria iaz lortu genuen arren, sarien banaketa ezin izan da aurrez aurre egin orain arte, osasun alertaren egoerak eragindako mugak direla eta.

Joan den 2021eko azaroaren 18an, NEIKEReko Animali Osasuneko Departamentuko Mikobakterio taldeak International Zendal Awards sari ospetsuetako bat jaso zuen Vigon; sarien helburua da giza eta animalia osasun proiektuen inguruko ikerketa sustatzea, One Health kontzeptuaren barruan.

Zehazki, animalia osasunaren arloan, animalien gaixotasunen diagnostikoa eta kontrola hobetzeko egiten ari garen lan berritzaileagatik, aldaketa bat ezarriz mikobakterioen txerto inaktibatuen (hilen) inefikaziaren paradigman, horien segurtasuna eta eraginkortasuna erakusteko.

Kontzeptu berri horrek ateak irekitzen ditu txertaketa ikasitako immunitatearen ikuspegitik berriz ebaluatzeko (trained immunity), bizitzako lehen urteetako hilkortasun orokorra murrizteko eta, oro har, animalien immunitate sistema indartzeko.

Gaur egun, NEIKER garatzen ari den proiektua bakarra da behien paratuberkulosiaren aurkako txerto bat probatu dena, tokian bertako baldintzetan eta epe luze batean, eta balio izan du ikasitako sortzetiko immunitatearen teoriaren iragarpena epidemiologikoki baieztatzeko, giza espeziea ez den etxeko beste espezie batean.

ZENDAL SARIAK

International Zendal Awards sariak Zendal farmazia taldeak sortutako sariak dira, mundu mailan bioteknologiaren arloko ezagutza eta ikerketa zabaltzeko, bultzatzeko eta saritzeko.

Bigarren edizioan, NEIKERez gain, saridunak izan dira Kimika Biologikoko eta Materia Molekularretako Ikerketa Zentro Berezia (Ciqus), SARS-COV-2aren aurkako txerto posible bategatik, eta Ikerketa Onkologikoen Zentroko zuzendari Maria Blasco (CNIO), bere ibilbide profesionalagatik.

EPAIMAHAIA

Sarien gaineko erabakia aditu talde prestigiotsu baten esku egon da, buruak izanik Juan Jose Badiola Diez irakaslea, Animalia Osasuneko katedradun emeritua, Zaragozako Unibertsitateko Entzefalopatia eta Gaixotasun Transmitigarri Emergenteen Zentroko zuzendaria, Espainiako Albaitaritza Elkargoen Kontseilu Orokorreko lehendakari ohia, eta Estatu Kontseiluko kide ohia; Maria Jesus Lamas, Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziako zuzendaria; Maria Jaureguizar Redondo, Vet+i Fundazio-Animalia Osasuneko Espainiako Plataforma Teknologikoko zuzendari gerentea; Carlos Martin Montañes, Mikrobiologia, Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko katedraduna eta giza tuberkulosiaren aurkako txerto berri baterako proiekturik aurreratueneko liderra; Miguel Angel Llamas, Biokimika eta Biologia Molekularreko doktorea eta diagnostiko molekularrean diharduen Empireo enpresako CEO; Jelle Thole, TuBerculosis Vaccine Initiative (TBVI) irabazi asmorik gabeko fundazioko fundatzailea, zeinak Herbehereetan baitu egoitza, tuberkulosiaren aurkako txerto berrien garapena sustatzeko. Halaber, Zendal Taldeko bi goi karguk ere parte hartu zuten epaimahaian, idazkari eta lehendakari lanetan.