Albisteak

BERRIA

Euskal tomatearen hobekuntza eta bereizketa, NEIKERek zuzentzen duen proiektu berriaren helburua

1 otsaila 2016

Euskal tomatearen hobekuntza eta bereizketa, NEIKERek zuzentzen duen proiektu berriaren helburua

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Saileko enpresa publiko NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak Traditom proiektua abiarazi du, EAEko tomate aldaera tradizionalik onenak genetikoki hautatu eta identifikatzeko helburuarekin.

Egitasmoarekin bertako produktuaren balioa agerian jarri nahi da, eta nekazariei kalitate eta produktibitate handiko tomate bat ematea, sukalderako oso baliotsua, aldaera tradizionalen inguruan dagoen gero eta eskari handiagoa asetzeko. Zentro teknologikoko espezialistek NEIKER-Tecnaliaren germoplasma bankuan kontserbatzen den Euskadiko tomate tradizionalen bilduma ikertuko dute.

Kontsumitzaileek gero eta gehiago egiten dute hurbileko barazkien alde, bertakoen eta benetako zaporea dutenen alde, baina ekoizleek beti ezin diote eskari horri erantzun. Horren arrazoia da aldaera tradizionalek hainbat arazo dituztela, eta NEIKER-Tecnalia horientzako irtenbide bila dabil. Arazo horietako lehena da aldaera bakoitzak aldakortasun handia aurkezten duela kanpoko itxurari, kalitate sentsorialari eta produktibitateari dagokionez. Gainera, ez dira oso erresistenteak gaixotasunik arrunt eta garrantzitsuenei buruz, esaterako, birosiaren aurrean.

071114_316Zentro teknologikoko ikertzaileak arazo horietarako irtenbide baten bila dabiltza, euskal aldaera tradizionalik onenak genetikoki hautatuz. Hautaketa egiteko hainbat parametro hartuko dira kontuan, hala nola kalitate organoleptikoa eta kontsumitzailearen harrera. Gainera, karakterizazio genetikoak aukera emango du aldaera bakoitza zehazki definitzeko, eta, horri esker, modu eraginkor eta praktikoan bereizi ahal izango dira antzeko tipo morfologikoak dituzten beste aldaera tradizional edo komertzialetatik.

Material genetikoa hautatzeko orduan kontuan hartuko den beste parametro bat gaixotasunekiko erresistentzia izango da. Zehazki, tomatearen bi patogeno nagusien eragina ikertuko da. Horiek Tomatearen Mosaikoaren Birusa (ToMV) eta Phytophthora infestans onddoa dira, eta errentagarritasun ekonomikoa mugatzen dute.

Tomatea bereiztea eta lehia desleiala saihestea
Aldaera identifikatzeak eta karakterizatzeak bidea irekitzen du kalitatearen bereizgarri propioak sortzeko, esaterako, Jatorri Izendapen Babestua edo Adierazpen Geografiko Babestua. Bereizgarri horiek tomateen eskaintza komertziala bereiztea ahalbidetuko dute, eta berain ezaugarririk berezi eta preziatuenak nabarmenduko dituzte; aldi berean, lehia desleiala saihestuko dute, eta kontsumitzaileei identifikatzen lagunduko diete.

Euskal tomateen hautaketa eta hobekuntza genetikoak aukera emango die nekazariei kalitateko produktu bat edukitzeko, eta merkatuak eskatzen duen produktua edukitzeko, eta horrek landareen eta bertako nekazaritzaren lehiakortasunaren hobekuntza ekarriko du. Halaber, aldaera horiek lantzeak lagundu egingo du ingurumena eta biodibertsitatea errespetatzen, eta etorkizuneko belaunaldiek kalitatezko produktu horietaz disfrutatu ahal izan dezaten segurtatzen du.

Aldaera tradizional arrakastatsuak
Kontsumitzaileen gaur egungo joerak –low Food, Lokaborismo, Food Miles eta beste mugimendu batzuek babestuta–, eta sukalderako balio handiko tokiko produktuetan oinarritutako gastronomiaren gorakada oso negozio nitxo garrantzitsua dira aldaera tradizionalen alde egiten duten nekazarientzat. Gaur egun hainbat tomate aldaera indar handiz sartu dira merkatuan, esaterako, ‘Valenciana’ (Valentzia), ‘Montserrat’ (Katalunia), ‘Rosa de Barbastro’ (Aragoi) eta Aretxabaleta (EAE).