Albisteak

BERRIA

Euskadiko basoen egoera aztergai, adituen eta basogintzaren eskutik

26 urria 2017

Euskadiko basoen egoera aztergai, adituen eta basogintzaren eskutik

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

NEIKER-Tecnaliak eta Baskegur-ek antolatu dute jardunaldia, Egurraren Hirugarren Astean kokatuta.

Euskadiko baso-erasan nagusien kudeaketan izandako aurrerapenak aztertzea, lanbide arteko gerturatzea sustatzea eta elkarlanean aritzeko modu posibleak zehaztea izan dira gaur Bilbon baso-osasunari buruz antolatu den jardunaldiaren helburuak.

Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak, NEIKER-Tecnaliak –Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dagoen irabazi asmorik gabeko erakunde publikoa– eta Euskadiko Egurraren Elkarteak, Baskegur-ek, antolatu dute jardunaldi hori. Baso-kudeaketan diharduten profesionalak eta erakundeak eta Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako Mendien Zerbitzuetako, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Udal batzuetako profesionalak elkartu dira, Egurraren Hirugarren Astean kokatzen den jardunaldian.

Baskegur-eko zuzendari Oskar Azkaratek hauxe azpimarratu du jardunaldiaren irekieran: “baso-kudeaketa iraunkor batean, nahitaezkoa da ingurumenaren gaineko arriskuak eta erasanak prebenitzea”. Hori dela eta, “Egurraren Astearen esparruan, jardunaldi profesional bat antolatu nahi izan dugu baso-osasunaz. Adibide praktikoak aztertu ditugu, baita bertoko baso-masen habitatak zaintzen lagunduko duten teknika berritzaileak ere”.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterolak, honakoa azpimarratu du bere hasierako mintzaldian: “baso- eta zur-sektorea Euskadiko barne-produktu gordinaren % 1,5 da. Hala ere, balio horrek ez ditu euskal basoek ematen dituzten beste zerbitzu eta ondare ukiezin batzuk barne hartzen, hala nola, zuzenak, esaterako, ur-hornidura, ekoturismoa edo aisiako jarduerak, eta erabilera zuzenekoak ez direnak, esate baterako, CO2-ren finkapena eta biodibertsitatea. Halaber, baso- eta zur-sektoreak 21.000 pertsona ingururi ematen die lana eta euskal ekonomian 1.000 miloi eurotik gorako eragina sortzen du urtero”.

Bestetik, NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusi Leire Barañanok hauxe gogorarazi du: “horrelako jardunaldiek NEIKERen filosofia islatzen dute, hots, erakundearen ikerketen ezagutza Euskadiko lehen sektoreko agenteen artean eskualdatzekoa”. Era berean, NEIKERentzat baso-ekosistemen gaineko ikerketa gero eta garrantzitsuagoa dela aitortu du, “jardunaldi honen helburuetako bat, beraz, basogintzako eskaerak eta kezkak entzutea eta horiei erantzutea da, baita guztiok eztabaidatu eta lan egiteko tokiak sortzea ere”.

Jardunaldia biribiltzeko, aditu hauen mintzaldiak ere izan dira: Iñaki Gerenabarrena, HAZIko teknikaria; Amaia Urkola, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fraisoroko Landare Osasuneko Laborategiko teknikaria, eta Aitor Omar, Bizkaiko Foru Aldundiko Osasun eta Esperimentazioko arduraduna. Baso-ekosistemen patologiek ekonomian eta gizartean duten eragina eta Euskadiko mendien egoera eta gaur egun horietan egiten ari diren esku-hartzeak aurkeztu dituzte hiru adituek.