Albisteak

BERRIA

Espainiako 13 upategik Karbono Aztarna egiaztatu dute “Mas Vino Menos CO2” proiektuaren barruan

10 urria 2013

Espainiako 13 upategik Karbono Aztarna egiaztatu dute “Mas Vino Menos CO2” proiektuaren barruan

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Guztira sei erkidego autonomotako 13 upategik: Bodegas Ruberte, Bodega Can Majoral, Bodegas Ribas, Bodega Monastrell, Bodega Lavia, Bodega Vinyes Domenech, Bodega Clos Mogador, Bodegas Orvalaiz, Bodegas Macaya, Bodegas Gil Berzal, Bodega Txakoli Ameztoi, Bodegas Itsasmendi eta Bodega Señorio de Astobiza upategiek beren ardoen Karbono Aztarna egiaztatu dute, Espainian aitzindaria den ekimen baten barruan, hau da, “Mas Vino Menos CO2” izeneko ekimenean. Aipatu upategietako –jatorriko erkidegoak dira Aragoi, Balearrak, Murtzia, Katalunia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa– hamar kriantza ardo eta hiru txakolin mota egiaztatu dira, honelako ezaugarriak dituen lehendabiziko iraunkortasun ekimen bateratuan. Horrez gain, bere produktuaren karbono aztarnaren komunikazioari esker, upategi horietako bati (Bodegas Lavia) saria eman diote Murtzia Eskualdeko Garapen Iraunkorreko Sarien VI. edizioan.

Karbono Aztarnaren kalkulua erakunde independente batek balioztatu du, hau da, Bureau Veritas ziurtagirietarako nazioarteko erakundeak. Ardo hauen Karbono Aztarna osatzeko ardoaren lanketan eta kontsumoan sortzen diren CO2 isurketa guztien deskribapena eta kalkulua egiten da. Produktua landatzen hasten denetik enpresa banatzailearen ateraino iristen den arte aztertzen da, banatzailea nazionala zein nazioartekoa izan. Kontsumoaren ondoren, ontziraketatik sortzen diren hondakinak ere aztertzen dira, baita landa lanetan zein upategiko lanketan sortutakoak ere. Prozesu horren bitartez, upategiek kostuak aurrezteko aukera identifikatu, igorpenak murrizteko politika eraginkorragoak ezarri eta aurrezteko neurriak hobeto bideratu dezakete, enpresa eta ingurumen erantzukizunarekin duten konpromisoa erakusteaz gainera.

“Mas Vino Menos CO2” ekimenean parte hartu duten upategiek, Karbono Aztarna lortzeko eta ondoren ziurtagiria eskuratzeko, Mendinet Euskadiko Tokiko Ekintzako Taldeak –proiektuaren koordinatzailea da–, eta halaber proiektuari laguntza teknikoa eman dioten erakundeek, hau da, NEIKER-Tecnaliak (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua) eta ekodiseinuan aditua den IK Ingeniaritzak aholkularitzak, hautatutako ardoen bizitza zikloaren faseak analizatu dituzte,“cradle to grave” ikuspegia kontuan hartuta (“sehaskatik hilobira”). Horren baitan lau fase nagusi daude: Nekazaritza edo landako fasea (traktoreen desplazamenduen eta lanaren kontsumoa, lurra lantzeko lanak, produktu agrokimikoen kontsumoa, ureztatzen kontsumitutako energia, etab.); upategiko fasea edo elaboraziokoa (energiaren kontsumoa, produktu enologikoak, enbalatzeko materialak.); banaketaren fasea (botilen garraioa), eta kontsumoaren eta produktuaren bizitza amaierako fasea (hondakinen kudeaketa).

Botila bakoitzaren Karbono Aztarnaren egiaztapena GHG Protocol metodologiari jarraituz eginda (Berotegi Efektuko Gasen Protokoloa), eta hori da gaur egun nazioarteko tresnarik zehatzena Berotegi Efektuko Gasen igorpena kudeatzeko. 13 upategi horietako ardoetan, oro har, ingurumen eraginik handiena sortzen duten etapak izan dira banaketa (%54), botilaratzea (%23), landaketa (%15) eta, azkenik, elaborazioa, %8arekin, produktuaren bizitza ziklo osoan eraginik txikiena duen fase gisa.

Datu horiekin, upategiek orain zuzentzeko eta hobetzeko neurriak jarri ahal izango dituzte, egiten dituzten ardoen ekoizpenean ingurumen eragina murriztu ahal izateko.

Aztarna eta ardoaren sektorea Espainian
Proiektuan, upategien kalkulua eta aholkularitza egitearekin batera, hainbat datu jaso dira edozein ardoren bizitza zikloaren ezaugarri komunei buruz Datu horiekin ardogintzaren sektorearen Karbono Aztarnaren metodologia berezi bat garatu da, eta horren baitan praktika onen zerrenda bat ematen da, produktuaren bizitza zikloaren puntu kritikoetan eragin ahal izateko eta bere Karbono Aztarna murrizteko. Metodologia hori oso hurbil dago ISO 14067 nazioarteko arau berritik: “Produktuen karbono aztarna.  Kuantifikaziorako eta komunikaziorako baldintzak eta jarraibideak”. Araua 2013ko uztailean argitaratu berri da eta, horrez gain, Ardogintzaren Praktika Onen Eskuliburu bat ere landu da, parte hartu duten hamahiru upategien emaitzetan oinarrituta.

Upategientzat, Karbono Aztarna ziurtatzearen abantaila nagusia da tresna bat dutela CO2 igorpenen kudeaketa integralaren jarraipen zehatz eta zorrotza egiteko, upategiek ingurumenarekin duten konpromiso irmoa erakusteaz gainera.