Albisteak

BERRIA

Esne ekoizpenari buruzko lan batek irabazi du NEIKER saria euskarazko dibulgazio artikulurik onenarentzat

16 maiatza 2019

Esne ekoizpenari buruzko lan batek irabazi du NEIKER saria euskarazko dibulgazio artikulurik onenarentzat

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Urtero zientzia eta teknologiari lotutako gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea aitortzen duten CAF-Elhuyar sarien parte d

Nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzari buruzko ikerketen NEIKER sari bereziaren hirugarren edizioa da, eta 2.000 euroko zenbatekoa du.

Epaimahaiaren iritziz, Izaro Zubia Ibarguren albaitariaren lanak lagundu egiten du sektorearen benetako arazo bati irtenbideak bilatzen, hau da, proteinen eduki handia duten lehengaiak inportatzearen menpe egoteari, alternatiba lokal jasangarriagoak bilatuz.

Izaro Zubiria Ibarguren albaitariaren lan bat, “Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili?” izenekoa, saritu du NEIKER sari bereziarekin, CAF-Elhuyar sarien barruan.Sariak euskarazko dibulgazioa aitortzen eta sustatzen du, nekazaritza- abeltzaintza eta basogintzari lotutako gai eta ikerketen inguruan.

Epaimahaiak artikuluaren ikerketa lan argi eta zehatza baloratu du, eta, horrez gain, sektorearen benetako arazo bati erantzuten laguntzen du, hau da, proteina eduki handia duten lehengaiak inportatu behar izateagatik dagoen menpekotasun handiari, azienda elikatzeko alternatiba lokal jasangarriagoak bilatuz.Izaro Zubiria Ibarguren lizartzarrak proteaginosoen eta oleaginosoen erabilerari buruz ikertu du, esnetarako animalien jasangarritasunerako.

Zaragozako Unibertsitatean Albaitaritza ikasketak amaitu eta gero, animali nutrizioaren eta elikaduraren segurtasun eta kalitatearen arloetan prestatzen jarraitu du.

Sariak 2.000 euroko zenbateko bat dauka eta, Imanol Andonegi artistaren eskultura batekin batera, CAFek Beasainen dituen instalazioetan egindako ekitaldi batean entregatu da.

NEIKER-Tecnalia eta Elhuyar hitzarmena

Saria NEIKER-Tecnaliaren eta Elhuyar Fundazioaren artean 2016ko uztailean ikerketaren arloan euskara sustatzeko hasi zen hitzarmenaren parte da.  Hitzarmenaren ondorioz, NEIKER-Tecnaliaren eta Elhuyarren arteko lankidetza  Elhuyarren beste proiektu estrategiko batera ere zabaltzen da:Zientzia Azoka, gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzeko, gizartean zientziaren kultura bultzatzeko eta bertako eta egungo zientziaren hedapena egiteko.NEIKER-Tecnaliak aukera ematen die Zientzia Azokako parte hartzaile gazteei bere zentroak bisitatzeko, eta, sarien artean, zentro horietan egonaldiak egiteko aukera eskainiko da.

Hitzarmenak jasotzen duen beste lankidetza arlo bat da lehen sektorean eta elikaduraren industrian erabiltzen den hizkuntza askotako terminologia biltzea eta zuzen kudeatzea.Lanaren emaitza hiztegi bat izango da, 1.500 kontzeptu jasoko dituena lau hizkuntzatan.