BERRIA
Dagoeneko erabiltzen ez diren tomate, patata, arto eta piperraren antzinako landare-barietateak berreskuratu egiten dira merkatuan berriro sartzeko
20 urria 2020Dagoeneko erabiltzen ez diren tomate, patata, arto eta piperraren antzinako landare-barietateak berreskuratu egiten dira merkatuan berriro sartzeko
Azurmendi, Basque Know How Fundazioa, Makro, Guillermo González nekazaria, Gaztañatxu baserria eta BCC Innovation eta NEIKER teknologia zentroak elkartu egin dira Gastrovalocal garatzeko.
Gastrovalocal proiektuaren helburua honako hau da: produktibitate txikiagoaren edo merkatuko ohituren eta eskarien aldaketen ondorioz gaur egun erabiltzen ez diren Euskadiko landare-espezie zaharren balio gastronomikoa handitzea.
Azurmendik, Basque Know How Fundazioak, Makrok, Guillermo González nekazariak (Gaztañatxu baserrikoa), BCC Innovation-ek, Basque Culinary Center-en Gastronomia Zentro Teknologikoak eta NEIKER-ek aurkeztu dute gaur ekimen hori. Helburua da erabiltzen ez diren tomate, patata, arto eta piperraren laborantzak berreskuratzea, merkatuan berriz sartzeko eta tokiko nekazarien, HORECA kanalaren eta gizartearen artean dinamika berriak sortzeko. Prozesu horri esker, higadura genetikoa saihesteaz gain, laboreak dibertsifikatzen eta enplegua sustatzen da.
Begoña Rodríguezen (BCC Innovation-eko zuzendaria) eskutik ongietorria egin eta Patrick Rigak (NEIKER) proiektua aurkeztu ondoren, Guillermo González nekazariak aukeratutako barietate eta laborantzakoak azaldu ditu. Gainera, Gorka del Riok (Makro) produktuak biltegiratzeko logistika konplexua aurkeztu du. Jarraian, Fernando Palacio eta John Regefalk (BCC Innovation) eta Matteo Manzini eta Iker Barrenetxea (Azurmendi) sukaldariek produktu horiei aplikatu ahal zaizkien metodologiak, sukaldaritza-teknikak eta elaborazio gastronomikoak erakutsi dituzte.
Gastrovalocalek honako hauekin lan egiten du: udare-tomate horia (Antzuolakoa), Delika artoa (Amurriokoa); Txakinarto (Bizkaikoa) eta Maruri (Marurikoa); Miren, Gorbeia eta Leire patatak (NEIKER) eta Gorostiola eta Barrika piperrak. Landare horiek Euskadiko landare-aberastasunaren adierazgarri dira, eta garai batean oso garrantzitsuak izan ziren; baina, horiek landatzeari utz zitzaion zenbait arrazoirengatik, besteak beste, produktibitate txikiagoagatik, izurriteekiko zuten sentikortasunagatik edo merkatuko ohituren eta eskaeren aldaketengatik. Azpimarratu behar da hautapen horren oinarria izan zela, batetik, barietate bakoitzaren potentzial gastronomikoa eta, bestetik, haziak/tuberkuluak eskuragarri egotea NEIKERen germoplasma‑bankuan.
Gastrovalocal ekimenaren helburua da nekazarien eta HORECA kanalaren artean balio-kate berriak sortzea, eta tokiko eta ohiko baratze-laboreak babestea. Proiektu honek onurak ekarriko dizkio merkatuari, landare gehiago izango dituelako; Horeca kanalari, eskaintza gastronomikoa dibertsifikatu egingo delako; eta kontsumitzaileei, produktu horiek sukaldaritzan esperientzia berriak sortuko dituztelako.
Azurmendik eta BCC Innovation-ek garatutako gastronomiaren errebalorizazio-prozesua landareen hazkunde-faseak aztertuz gauzatzen da. Horrela, landare horien potentziala eta bakoitzaren ezaugarri bereizleak nabarmentzen dira. Era berean, landare horien atal guztiak oso-osorik aprobetxatzeko aukera nabarmentzen da; izan ere, horixe da proiektu honen helburu nagusietako bat.
Gastrovalocal ekimenak Eusko Jaurlaritzaren eta LGENFren (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) babesa du.