Albisteak

BERRIA

CYCLAG proiektuak biodiesel bat lortu du mikroalgetatik, 3,3 euro inguruko kostuarekin litroko

14 maiatza 2019

CYCLAG proiektuak biodiesel bat lortu du mikroalgetatik, 3,3 euro inguruko kostuarekin litroko

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Erakutsi da mikroalga heterotrofikoetatik aterako olioa kalitate onekoa dela eta biodiesel bihurtu daitekeela, bioerregaien salmenta arautzen duen legeak ezarritako estandarrak beteta

Etorkizun hurbilean, kultibo horiek alternatiba izan daitezke gaur egun bioerregaiak ekoizteko erabiltzen diren koltzaren antzeko labore oleaginosoetarako.

CYCLALG proiektuak mikroalgen laborantzatik biodiesela lortzera zuzendutako egitasmoaren itxierako jardunaldia egin du gaur, NEIKER-Tecnaliak Arkautin dituen instalazioetan (Araba).

Proiektuaren berritasuna izan da mikroalga heterotrofikoak erabiltzen direla, hau da, hazteko argirik behar ez dutenak.Horri esker, ekoizpenaren jarduera edozein kokapen geografikotan garatu daiteke.

Ikerketak ondorioztatu du mikroalga heterotrofikoetatik aterako olioa kalitate onekoa dela eta biodiesel bihurtu daitekeela, bioerregaien salmenta arautzen duen legeak ezarritako estandarrak beteta

Proiektuaren azken fase honetan bideragarritasun ekonomikoaren azterketa egin da, eta ondorioa da mikroalgetatik aterako 1 litro biodieselen kostua 3,3 euro ingurukoa izan daitekeela.Kostua Euroan oraindik biodiesel konbentzionalak duena baino garestiagoa izan arren, ikertzaileek diote hobetzeko tartea dagoela produktua lehiakorragoa izan dadin.

Mikroalga heterotrofikoen onurak

Etorkizun hurbilean, kultibo horiek alternatiba izan daitezke gaur egun bioerregaiak ekoizteko erabiltzen diren koltzaren antzeko labore oleaginosoetarako.Mikroalga heterotrofikoen ezaugarria da azalera berdinean palmak (oleaginosorik produktiboena) baino 50 aldiz gehiagoko produktibitatea ematen dutela, baina askoz ingurumen inpaktu txikiagoarekin.Horri gehitzen zaio elikagaien zein nekazaritzan erabiltzeko lursailen lehia saihesten dela.

Gainera, proiektuan hainbat teknologia erabili dira mikroalgen biomasaren balorizazio integrala lortzeko, olioa ateratzetik geratzen den biomasa aminoazidoak, biogasa eta ongarriak lortzeko prozesatzen baita.Biomasa bakar batetik multiproduktuak lortzea ekonomia zirkularraren eskakizunekin bat datorren biofindegiaren adibidea da.

Lanak balio izan du egiaztatzeko mikroalgen hazkuntza biodiesela eta beste bioproduktu batzuk ekoizteko aplikatu daitekeela, baita estrategia berritzaile moduan ere, nekazaritzako elikagaien industriak sortzen dituen hondakinei balio erantsia emateko, lehenago hondakin zirenak nutriente bihurtzeko, biomasa eta olioa ekoitzi ahal izateko.

Proiektuaren hasierako faseetan, partzuergoak jada adierazi zuen labore horiek 4 kg azukre baino gehiago asimilatzeko gai direla, ekoitzitako olio kilo bakoitzeko sortzen diren elikagai hondakinetatik abiatuta.

CYCLALG egitasmoa osatzen duen partzuergoko liderra NEIKER-Tecnalia da, eta, horrez gain, y Euskadi, Nafarroa eta Frantziako beste bost zentro teknologikok parte hartzen dute:Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER), Tecnalia Research & Innovation Fundazioa, Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN),  Akitaniako Ingurumen eta Segurtasunerako Elkartea (APESA) eta Nekazaritzako Baliabideen Aplikazio eta Transformazio Zentroa (CATAR-CRITT).

Mikroalgak nekazaritzako elikagaien eta akuikulturaren esparruan erabili ohi dira, profil nutrizional ezin hobea dutelako.Europako 50 enpresak baino gehiagok ekoizten dituzte gaur egun mikroalgak eskala industrialean, pigmentuak antioxidatzaileak eta gantz azido poliintsaturatuak lortzeko, izan ere, konposatu horiek, balio komertzial handia izateaz gain, gero eta eskari handiagoa jasotzen ari dira osasunaren eta ongizatearen sektoreetan (elikadura, nutrazeutika, farmazia eta kosmetika).Azken urteetan, energiaren sektoreak ere arreta handia jarri die mikroalgei, bioerregaiak lortzeko lehengai moduan.

CYCLALG Espainia-Frantzia-Andorra lurralde lankidetzarako POCTEFA 2014-2020 programak onartutako proiektu bat da. Proiektuaren %65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatuta dago (FEDER), Espainia-Frantzia-Andorra arteko Interreg V-A Progamaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.Batez ere mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzen laguntzen du, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuak landuz.

Proiektuaren webgunea: www.cyclalg.com