Albisteak

BERRIA

Azaroko web mintegiak: zerealen barietateak, ozonoaren tratamendua nekazaritzan eta ikasitako immunitatea

4 azaroa 2020

Zereal barietateak ebaluatzeko 2019-2020ko saiakuntzen emaitzak

Teknikari eta nekazariei NEIKEReko (Araba) ustiategi esperimentalean zein beste probintzietan probatutako zereal barietate eta laborantza estentsiboen egokitzapen agronomikoari eta kalitateari buruz, informazio zehatza eta praktikoa eskaintzen diegu.

  • Data: 2020ko-10-4ean
  • Ordua: 10:00 – 11:00
  • Hizlaria: Juan Bautista Relloso

 

IZENA EMAN

 

Ozono tratamenduak nekazaritzan

Gaur egun ozonoa izurrite eta gaixotasunak kontrolatzeko alternatiba iraunkor gisa aurkezten da. Hala ere, datu zientifiko-tekniko gutxi aurkitzen ditugu bere eraginkortasuna bermatzeko.

NEIKERen hainbat saiakuntza abian jarri ditugu bere erabilgarritasuna zehazteko. Web mintegi honetan lortutako emaitzak kontatuko dizkizuegu.

 

  • Data: 2020-10-13ean
  • Ordua: 10:00 – 11:00
  • Hizlaria: Amaia Ortiz

 

IZENA EMAN

 

Ikasitako immunitatea: behaketak teoria baten bila

Orain dela urte batzuk arte, ustea zen sistema immunitarioa gaixotasun bakoitzerako txerto bereziekin baino ezin zela estimulatu, baina denboran zehar txertoen edo beste immunoestimulatzaileen ebidentziak jaso dira, zeinak diseinatu zirenean kontuan hartu ez ziren beste gaixotasun batzuetarako babesa ematen baitute.

  • Data: 2020-10-26ean
  • Ordua: 10:00 – 11:00
  • Hizlaria: Ramón Juste

 

IZENA EMAN