WILDTBVAC

Animalien tuberkulosia txerto eta diagnostiko espezieaniztunen bidez kontrolatzea

  • Finantzaketa: 7th Framework Programme- European Funding FP7-KBBE-2013-7- CP-TP 613799
  • Ikerlari arduraduna: Ramón Juste
  • Gauzatzea: 2014-2015

Proiektu honetan, TB-STEP – “Strategies for the eradication of bovine tuberculosis” (FP7-KBBE-2007 212414) proiektuan lortutako emaitzak erabili nahi dira tuberkulosia kontrolatzeko irtenbide aurrekomertzial batzuk garatzeko, bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren probak eginez.

Hauek dira helburu espezifikoak:

1. TBaren aurkako txerto baten (TB-STEP proiektuaren emaitza den prototipoaren) ekoizpena estandarizatzea eta optimizatzea.
2. Txertaketarekin bateragarriak diren zenbait estrategia diagnostiko (haiek ere TB-STEP proiektuaren emaitza dira) ebaluatzea, DIVA test espezieaniztunak barne hartuko dituztenak (suidoak, behi-azienda).
3. Tuberkulosia kontrolatzeko estrategia integratuen eraginkortasuna landan ebaluatzea; estrategia horien artean, ahotiko txertaketa sartzen da, basurdeetan tuberkulosia kontrolatzeko.
4. Tuberkulosia kontrolatzeko estrategia integratuen eraginkortasuna landan ebaluatzea; estrategia horien artean, ahotiko txertaketa sartzen da, etxe-txerri eta basatxerrietan tuberkulosia kontrolatzeko.
5. Ustiatze- eta merkaturatze-estrategia definitzea, transferentzia teknologikoko gidalerroak eta merkatura orientatutako negozio baten garapena barne.