Albisteak

BERRIA

Artzaintza erregeneratiboak lurraren osasuna hobetu dezake

2 azaroa 2015

Artzaintza erregeneratiboak lurraren osasuna hobetu dezake

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Artzaintza zuzendu edo erregeneratiboaren teknikek bazkaleku osasuntsuagoak lortzen dituzte, NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Garapen eta Ikerketarako Euskal Erakundeak frogatu ahal izan duenez, INTIA, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Erakundearekin batera, LIFE REGEN FARMING europar proiektuaren barruan. Larreak erabiltzeko teknika horren oinarrian dago batez ere artzaintza larreetan aurrez zehaztutako egutegi baten arabera gauzatzea, urtean zehar alda daitezkeen baldintzetara egokituta, eta animaliak modu mailakatuan hartzea; ondorioz, lurra askoz hobeto kontserbatzen da, eta, ekoitzitako esne litro bakoitzeko eragindako karbono aztarna %10 murrizten delarik, klima aldaketaren aurkako borrokan laguntzen du.

Artzaintza zuzenduak lurraren osasunean eragiten dituen hobekuntzak, hein handi batean, lursailak atsedenean denbora gehiago egoten direlako lortzen dira. Metodo horrekin biluzik dagoen lurraren portzentajea txikiagoa da, iragazgaiztasun mailak handiagoak dira, eta zizare kopuru handiagoa dago, lurra oxigenatzeko eta ongarritzeko. Gainera, aztertutako larreetan sustrai gehiago dago eta makrofaunaren presentzia handiagoa. Emaitza horiek guztiak sektoreko profesionalei zuzendutako jardunaldi batean aurkeztuko dira, datorren urriaren 29an, Orreagako Izandegia aretoan (Nafarroa).

Bazkalekuak kudeatzeko teknika berriek %14 belar gehiago ere lortzen dute, teknikariek proiektuan zehar erakutsi ahal izan dutenez. Ekoitzitako “aparteko” belar horrek aurrezpena dakar bazka erosteari dagokionez, eta agerian jartzen du erabilera erregeneratiboaren eraginkortasun teknikoa eta ekonomikoa. Gainera, metodologia horrekin gobernatutako ardiek esne ekoizpen eta konposizio berdina dute, eta pisu eta gorputz baldintza berdinak.

Horrez gain, ezarritako praktika erregeneratiboen ondorioz, Arkautin (Araba) kendu egin da abonu kimikoen erabilera, pentsu kontzentratuaren kontsumoa %4 murriztu da, eta artzaintza denbora %7 handitu da. Datu horiek ekoitzitako litro esne bakoitzeko karbono aztarna %10 murriztea eragiten dute.

Landa ikerketa Araban eta Nafarroan
Ikerketa Arkautiko Granja Ereduan egin da (Araba), latxa arrazako esne ardien artalde esperimental batekin; Orreagan Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Erakundearen (INTIA) artalde esperimentalarekin, eta Urduñederreko –(Urduñako tokiko garapen agentzia (Bizkaia)– haragi behien hainbat ustiategirekin.

Azterketaren hiru guneetan inplementatu diren erabilera erregeneratiboen oinarrian dago larreak zuzenean ereitea, espezie iraunkorrak eta lekadunak ereitea, ongarri organikoak erabiltzea eta artzaintza erregeneratiboa egitea. Arkautiko eta Orreagako saiakuntzetan, artaldea bi tlade homogeneotan banatu da, bat artzaintza erregeneratiboa egiteko eta beste artzaintza librea egiteko.

Lurraren bizitza lehengoratzea
Artzaintza zuzendu edo erregeneratiboaren adierazle nagusia sailen atseden denbora da, sailak artaldea igaro ondoren lehengoratu daitezen. Horrekin lurraren bizia zein bertan hazten diren landareena berreskuratzea lortzen da. Erabilera zuzendu horrek hainbat onura dakartza, hala nola bazkaren ekoizpena eta kalitatea handitzea, landareak suspertzen laguntzea, eta animaliek belarra hautatzea saihestea, sail guztietan artzaintza homogeneoagoa eginez. Larrearen erabilera uniformeagoa eginez deiekzioak ere modu uniformeagoan banatzen dira eta lurraren osasuna hobetzen da.

Gainera, bazkaleku iraunkorrek (zuzeneko ereintza praktikei lotuta) karbonoa finkatzeko ahalmen handia dute. Ondorio mesedegarri horiek guztiak abereen kargak, animaliek larrean ematen duten denbora eta landaredia lehengoratzeko denbora doituz lortzen dira.