Albisteak

BERRIA

NEIKER-Tecnaliak jardunaldi bat antolatu du lehen sektorean antibiotikoen zentzuzko erabileraren garrantziaz kontzientziatzeko

31 urtarrila 2018
NEIKER-Tecnaliak jardunaldi bat antolatu du lehen sektorean antibiotikoen zentzuzko erabileraren garrantziaz kontzientziatzeko
NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Erakundeak dibulgazio jardunaldi bat antolatu du, “Zer ekarpen egin dezakegu lehen sektoretik antibiotikoen erabilera murrizten laguntzeko?” izenburupean, Euskadiko Antibiotikoekiko Erresistentzien aurrean Jarduteko Programaren esparruan (RAM-Euskadi).

Ekitaldia batez ere albaitari klinikoei zuzenduta dago, eta oinarrizko kontzeptuak errepasatuko ditu, hau da, zein kasutan eman behar diren botika horiek, erresistentzia nagusiak transmititzeko moduak, eta erabilera zuhurragoa egiteko estrategiarik onenak. Halaber, hitzorduan informazioa emango da albaitarien botikinaren erantzukizunezko deklarazioari buruz.

Jardunaldia datorren otsailaren 8an egingo da, Mungian, 9:30etik 15:00etara, Urgoiti Jauregian. Velez-Zearreta aretoa.