BERRIA
AGENDA MARTXOAK 26: Jardunaldi teknikoa: Intxaurrondoaren laborantza eta Rhagoletis completa-ren kontrola
25 otsaila 2026Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren datuen arabera, 2023an Euskadin ia 4 kilo fruitu lehor kontsumitu ziren pertsonako, eta horietatik kilo bat inguru intxaurrak izan ziren. Kontsumo horri laguntzen diote intxaurrak erregulartasunez jateak pertsonen osasun kardiobaskularrean dituen onurak frogatu dituzten berriki egindako azterlan zientifikoek.
Hala ere, kontsumitzen diren fruitu lehorren % 20 besterik ez da Euskadin ekoizten, eta horrek aukera ematen du gure lurraldean intxaurrak bezalako fruituak ekoizteko eta merkaturatzeko. Aukera hori ezagutzeko asmoz, ADR Añanak eta NEIKERek lankidetza estuan dihardute duela 6 urtetik hona, fruitu horien bideragarritasuna, egokitzapen agroklimatikoa eta errendimendu onena ematen duten barietateak aztertzeko.
Zambranako finka esperimentalean, NEIKER hautatutako barietateen bideragarritasun teknikoa, inguruko potentzial agroklimatikoa eta horien hazkundea aztertzen ari da, Araban fruitu-arbola horien ekoizpena sustatzeko helburuarekin. Zambranako entseguak intxaurrondoekin egiten ari dira nagusiki, baina baita almendrondoekin eta hurritzekin ere.
Aurtengo saioa intxaurrondoaren kontrol fitosanitariora bideratuta dago, gure eremuan Rhagoletis completa (intxaurraren miza) plagaren agerraldiak sortutako arazoan zentratuz. Izurri honen bizi-zikloa azalduko da, eta hura kontrolatzeko estrategiak aurkeztuko dira.
- ANTOLATZAILEAK: Añana LGE, Viveros Galbis, ALCA eta NEIKER.
- NORENTZAT: nekazaritza sektoreko profesionalak, administrazio publikoak, enpresak eta kudeaketa zentroak.
EGITARAUA LAISTER





