Albisteak

BERRIA

OTSAILAREN 14ko AGENDA: Euskobasoa 2050 jardunaldia, Euskadiko basogintza hobetzeko plana

18 urtarrila 2024

2024ko otsailak 14

10:00-12:00

Zalditegiak-NEIKER (Arkauti)

2018an, NEIKERek EUSKOBASOA 2050, Euskadiko Basoen Hobekuntzarako I+G+b Plana diseinatu eta jarri zuen abian, baso-zuraren sektorea bultzatzeko, Euskal basoek ematen dituzten ondasun eta zerbitzuen ezagutzaren garapena, ikerketa eta dibulgazioaren bidez.

EUSKOBASOA 2050ek lau lan-ildo nagusi ditu: osasuna, alternatiba berriak, egurraren kalitatea eta intsinis pinuaren hobekuntza genetikorako plana suspertzea. Zeharkako beste bi lerro ere baditu: klima-aldaketa eta iraunkortasuna, NEIKERen ordutik landu ditugunak.

Atera zenetik 5 urte igaro direnean, EUSKOBASOA 2050en esparruan lortutako atariko emaitzak jakinarazi nahi dizkiogu baso-egur sektoreari.

Helburu horrekin, transferentzia-jardunaldi bat antolatzen ari gara, 2024ko otsailaren 14an, Arkauteko gure zentroan, hainbat eremutako zur- eta baso-sektoreko profesionalentzat: jabe txikiak, enpresak, administrazioak, etab.

PROGRAMA

9:30 | Ongietorria. Leire Barañano, NEIKEReko zuzendari nagusia.

9:35 | EUSKOBASOA 2050aren aurkezpena eta etorkizuneko bilakaera. Ander Arias González, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko arduraduna.

9:45 | Baso-osasuna: basoko gaixotasunen ezagutzaren egoera. Eugenia Iturritxa, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzailea.

10:10 | Hobekuntza genetikoa: intereseko baso-baliabideak hautatzea eta oinarrizko materiala garatzea intsinis pinua hobetzeko programan. Itziar Montalbán eta Javier Herrero, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzaileak.

10:35 | Klima-aldaketa: estres hidrikoarekiko tolerantzia eragitea Pinus radiata-n. Paloma Moncaleán, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzailea.

11:00 | Baso-aniztasuna aldaketa globalaren esparruan. Itziar Montalbán eta Nahia Gartzia Bengoetxea, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzaileak.

11:25 | Baso-ekozerbitzuak: biodibertsitatea, lurzoruen babesa eta ura. Nahia Gartzia Bengoetxea, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzailea.

11:50 | Galderen txanda.

12:00 | Networkinga eta kafea

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.