BERRIA
URRIAK 4ko AGENDA: Euskadiko Bioekonomiako Berrikuntzaren jardunaldia
24 abuztua 2023Euskadiko Bioekonomiako Berrikuntzaren Eguna hitzaldi magistralen konbinazio bat eskainiko duen ekitaldia da, etorkizuneko ikuspegiarekin, konponbide zehatz berritzaileen aurkezpen labur eta inpaktu handikoekin, eta harremanak ezartzeko denborarekin.
Basoek Euskadiko azaleraren %54a baino gehiago hartzen dute, bizi-azpiegitura berdeak dira. Baso-kudeaketa iraunkorrak basoak klima-aldaketara egokitzen lagun dezake, zuraren, zurgintzakoak ez diren produktuen eta zerbitzu ekosistemikoen ekoizpena orekatuz.
2023ko urriaren 4an, Bioekonomia 2023 Berrikuntza Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu, bioekonomian izandako azken aurrerapen zientifikoak eta irtenbide berritzaileak ezagut ditzazun.
Ekitaldi hau basogintzako bioekonomiaren hainbat alderditarako irtenbide berritzaileetan oinarritzen da:
- Basogintza iraunkorra eta funtzio anitzekoa
- Oinarri biologikoko material aurreratuak
- Bioeraikuntza
Jardunaldian zehar, bioekonomiaren berrikuntza-ekosistemaren eragile nagusiekin harremanetan jarri ahal izango zara, ikerketatik, baso-kudeaketatik, industriatik, enpresetatik, finantzetatik, gobernutik eta gizarte zibiletik datozenekin, eta trantsizio ekologikoa bultzatzeko aukera berriak aurkitu ahal izango dituzu.
PROGRAMA
08:15 | Izen ematea
9:00 | Ongietorria. Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea.
9:10 | ‘Basogintza birsortzailea: hazkunde ekonomikoa eta aktibo naturalak elkarren ondoan bultzatuz’. Timo Lehesvirta, natur aditua, Metsä Group.
09:40 | ‘Zergatik inbertitu Europako bioekonomian?’ Ananya Manna, Inbertsioen Zuzendaria, Europako Bioekonomia Zirkularraren Funtsa (ECBF).
10:10 | 1go saioa: Baso-erabilera iraunkorra eta funtzio anitzekoa. Moderatzailea: Ander Arias, NEIKEReko Baso Zientziak Departamentuaren arduraduna.
‘Europako basogintzarako erronkak eta aukerak’. Bart Muys profesorea, Basogintza, Natura eta Paisaia Saila, KU Leuven, Belgika.
10:40 | 1go saioko kasu praktikoak.
- ZertiCarbon: ‘Baso-karbonoa denon eskura monetarizatzea’. Paco Conde, ZertiCarbon-eko sortzaileetako bat.
- HAZI: ‘Teledetekzio-teknologietan oinarritutako erabakiak hartzeko tresnak’. Iñaki Gerenabarrena, HAZIko baso-arloko arduraduna.
- Fortra: ‘Basogintzako produktuen trazabilitatea Galiziako Xuntan’. Mercedes Rois Díaz, Basogintzako Berrikuntza Arloko zuzendaria, XERA Axencia Galega da Industria Forestal.
- ArboFIRM: ‘Baso-suteen arriskua kudeatzea Arbonauten biki digitalak erabiliz’. Tuomo Kauranne, Arbonaut-eko presidentea
- VigilanTree: ‘Adimen artifiziala eta irudien sailkapena gure ekosistemak ulertzeko’. Rodrigo Gómez Cornejo, CTO/Teknologia Digitalen eta Aplikazioen arduraduna, Cesefor.
- Galdera txanda
11:40 | Networking-a eta kafe-atsedenaldia
12:10 | 2. saioa: Biomaterialak erabilera orotarako. Moderatzailea: Olatz Unamunzaga, NEIKERko Berrikuntza eta Teknologia arduraduna.
‘Biomaterialen garapena markatzen ari diren makrotendentziak’. Michael Carus, nova-Institute GmbH-eko zuzendari gerentea.
12:40 | 2. saioko kasu praktikoak.
- Ebolgenea: ‘Zelulosazko nanokristalak aplikazio industrial eta biomedikoetarako’. Raul Pérez, CIC bioGUNE-ko ikertzailea eta Xabier García Roldán, Myruns enpresaren sortzailea
Axalko: ‘Zuntz naturalez egindako gama altuko bizikleta-koadroak’. Aitzol Fernández, Axalko kudeatzaile nagusia. - Bioreformed: ‘Balio handiko molekulak ekoizteko biofingintza mediterraneoa’. Anna Cuadrench, Ikertzailea, Kataluniako Baso Zentro Teknologikoa (CTFC).
- Gelzhäuser Forst: ‘Eskualdeko zurezko banakako etxe modularrak’. Timo Gelzhäuser, Gelzhäuser GmbH-eko zuzendari nagusia.
- Galdera txanda
13:35 | Goizeko saioen ondorioak. Leire Barañano, NEIKEReko zuzendari nagusia.
13:50 | Bazkaria eta networking-a
15:20 | Networking saioa: Bioekonomian berrikuntza sustatzeko ekimenak. Europako eskualdeen adibideak. Moderatzailea: Inazio Martínez de Arano, Bioregions Facility.
Azelerazio-kasurik onenen aurkeztea eta bioekonomiari laguntzea Europako eskualdeetan.
- Irish Bioeconomy Foundation: ‘Irlandako bioekonomiaren potentziala aurkituz’. Filippo Giancarlo Martinelli, Magfi Ltd-eko zuzendaria eta jabea, Irish Bioeconomy Foundation-eko enbaxadorea.
- Bioeconomy Austria: ‘Austriako bioekonomiarako sarbidea’. Fabian Huber, Ecoplus Transformazio Berdeko eta Bioeknomiako Plattformako junior proiektuen kudeatzailea eta Gottfried Hebenstreit, Politika ekonomiko eta energetikoetan aditua, Forum Austria & Europe.
Eztabaida-taula:
- Enkarterri: ‘Euskadiko bioekonomiarako azelerazio zerbitzu berria’. Peli Manterola, HAZIko zuzendari nagusia.
- BioBoost: ‘Bioekonomia bizkortzen Katalunian. Veronica Kuchinow’. SÍMBIOSYren sortzaileetako bat.
- Business Joensuu: ‘Berrikuntza bioekonomian Europako baso-hiriburuan’. Jarno Hämäläinen, kontuen kudeatzailea, Business Joensuuren trantsizio berdea.
-
Smart Wood Centre: ‘Zur-industriaren etorkizuna modu jasangarrian lantzen Ostwestfalen-Lippen’. Martin Hackel, ikertzaile elkartua, Ostwestfalen-Lippe Technical University.
Networking-a eta bertoko garagardo eta ardoen dastapena.
18:00 | Bioekonomiaren Berrikuntza Egunaren amaiera