Albisteak

BERRIA

Gure lankide Lionel Dupuyk Ikerbasque ikertzaile berriei egindako ongietorri instituzionalean parte hartu du

21 maiatza 2021

Gure lankide Lionel Dupuyk Ikerbasque ikertzaile berriei egindako ongietorri instituzionalean parte hartu du

Joan den maiatzaren 18an, Iñigo Urkullu lehendakariak 2020an Ikerbasquen sartu diren ikertzaileak hartu zituen. Osasun alertagatik urtebete atzeratu den ekitaldian gure lankide Lioner Dupuy izan zen, landareen eta ingurunearen arteko interakzioen biofisikan aditua.

Dupuy sustrai-lurzoru mekanikan doktorea da (2004) Bordeleko Unibertsitatetik, eta aurretik ikerkuntzan aritua da Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), Kalifornia Daviseko Unibertsitatean (AEB) eta James Hutton Institutuan (Erresuma Batua). Gainera, Wellcome Image, Massalski, Joliot presidentea (ESPCI, Paris) eta Consolidator Fellow (Europako Ikerketa Kontseilua) sariak jaso ditu.

NEIKERren duen lana SENSOILS proiektuaren azken fasearen garapenean zentratzen da, ekimenaren xedea izanik nitrogenoaren zikloan parte hartzen duten lurzoruko mikroorganismoen mugimendua bistaratzea eta karakterizatzea.

Hori aztertzeko, Dupuyk lurzoru artifizial garden bat garatu du, landareen sustraietan gertatzen diren prozesu guztiak filmatzeko eta bistaratzeko aukera ematen duena; hori, lurzoru konbentzional batean gauzatu ezin den zeregina da.

Nitrogenoa landareen elikaduraren funtsezko elementuetako bat da, eta lurrean duen mugimenduak eta sustraiekin dituen interakzioak ezagutzeak aukera emango du ongarrien osagai hori hobeto aprobetxatuko duten labore sistemak diseinatzeko eta ingurumenaren aldetik adeitsuagoak izan daitezen laguntzeko.

IKERBASQUE

Ikerbasque Eusko Jaurlaritzak sortutako fundazio bat da, Euskal Zientzia Sistema indartzeko, Euskadin talentu ikertzailea erakartzeko eta finkatzeko programa eta ekintzen bidez.