UrbanKlima 2050

Klima aldaketaren aurkako ekintzen Inplementazio Sistemikoa Euskadin, hirien erresilientzia handitzeko, lurraldearen ardatz egituratzaile gisa

#

  • Data: 2019 – 2025
  • Finantzaketa: Europar Batasunaren Life programa
  • Aurrekontua: 19,8 milioi euroko zuzeneko inbertsioa (10,2 milioi euro EBtik)
  • Web: UrbanKlima 2050
  • Partners: Ihobe eta Eusko Jaurlaritza (proiektuaren liderra, Foru Aldundiak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa), Udalak (Bakio, Bermeo, Bilbo, Donostia, Gernika-Lumo, Gasteiz eta Zarautz), Eskualde Agentziak (EEE -Energiaren Euskal Erakundea eta URA- Uraren Euskal Agentzia), zentro teknologikoak (Azti, BC3, NEIKER, Tecnalia eta Tecnun) eta Naturklima fundazioa.

Deskribapena: Urban Klima LIFE Integratua proiektua Euskadiren datozen urteetarako klima ekintzarako proiekturik handiena da, eta bere helburua da berotegi gasen igorpenen datuak %40 murriztea 2030. urterako, eta %80 2050erako. Halaber, jarduerak proposatu nahi ditu ondorioetara egokitzen eta arintzen laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak klima aldaketaren aurrean duen erresistentzia erabat hobetzeko. Urban Klima 2050ek euskal lurraldea eraldatuko du, klima aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatuz, sei urteko iraupenean. Gainera, Euskadiko Klima Aldaketaren Estrategia egiazki hedatzen lagunduko du.

Proiektuaren berrikuntzak: Hartuko diren neurrien bitartez, ingurumenaren kalitatea babestea eta hobetzea eta biodibertsitatearen galera geldiaraztea eta iraultzea sustatzea, Natura 2000 Sarearen laguntza barne, eta ekosistemen degradazioari landuz. Politika berriak definitzen laguntzea, eta klima aldaketaren gobernantza eredu berriak garatzea, klima aldaketaren inpaktuei aurre egiteko helburuak jasoko dituztenak.

Bateko eta besteko gizarte sektoreek parte hartzea, baita administrazioko maila desberdinek ere (toki erakundeak, elkarteak, sektore ekonomikoak). Gizarte zibilak eta tokiko eragileek prozesu horretan parte hartzeak ingurumen eta klima gobernantza hobea bultzatzen lagunduko du, maila guztietan.

Helburu espezifikoak:

  • Klima aldaketaren estrategia lurralde plangintzan eta politika sektorialetan txertatzea (osasuna, ura eta energia).
  • Ekintzak abiaraztea hiru eremu pilotutan (kostaldean, ibai arroetan eta hiriguneetan).
  • Klima 2050 Estrategiaren 24 interbentzio ildoak inplementatzea.
  • Klima aldaketaren arloko gobernantza hobetzea.
  • Proiektuan garatutako kasu praktikoak Lurraldeko beste arlo batzuetara transferitzea.