Albisteak

BERRIA

WEBINAR: ozono tratamenduak nekazaritzan

30 urria 2020

WEBINAR: ozono tratamenduak nekazaritzan

Gaur egun ugari dira landako izurrite eta gaixotasunetarako aurkezten diren produktuak eta kontrol metodoak. Horietakoak dira ozonoa edo oxigenoaren era oxidatzaileei lotutakoak. Erraza da oxigeno era horiek aplikatzeko sistema alternatiboen deskribapena aurkitzea, erabilera askotarako, gainera. Gaur egun, nekazaritzan erabiltzeko eskaintzen zaie nekazariei eta nekazaritzako elikagaien industriari. Hala ere, ez dira asko bere eraginkortasuna frogatzen duten datu zientifiko-teknikoak. NEIKERek izan zuen ziurgabetasun horren berri, patata ekoizten duten nekazariek eta labore horri lotutako industriak agertu zituzten zalantzetatik.

Sistema horietako enpresa banatzaileekin ados jarrita, nekazariekin eta industriarekin lankidetzan, NEIKERek hainbat saiakuntza esperimental egin ditu, gaixotasun foliarrak eta tuberkuluen gaixotasunak kontrolatzeko duen eraginkortasuna ezagutzeko, bai uzta jasotzeko unean, bai biltegian dagoenean duen bilakaeran. Lortutako emaitzen berri emango dugu webinar honetan.

 

  • Modalitatea: WEBINAR
  • Data: 2020-11-13a
  • Ordutegia: 10:00-etatik 11:00-etara
  • Antolatzaile: NEIKER
  • Hizkuntza: erdera
  • Dohainik

 

IZENA EMAN

OHARRA
Webinarrera sartzeko jarraibideak emailez bidaliko ditugu.
Email hori jaso ezean, mesedez, info@neiker.eus helbide elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jarri.