Misioa, bisioa eta balioak

Misioa

Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatuko duen ezagutza sortzea.

Euskadiko ingurune naturala da gure aktiborik garrantzitsuenetako bat, gizarte kohesionatu, garatu eta oparoa lortzeko, elikadura osasunari, jasangarritasunari, eraginkortasun ekonomikoari eta ingurumenarekiko errespetuari dagokienez. NEIKER duela mende bete baino gehiago sortu zen, eta harrezkero duen misioa, hain zuzen ere, Euskadiren eta nekazaritzako elikagaien sektorearen arteko sustrai historiko horri eusten lagunduko duten ezagutza zientifikoa eta konponbideak sortzean datza, gure aberastasunaren eta ongizatearen oinarrietako bat izaten jarrai dezan.
Bisioa

Nekazaritzako elikagai, baso eta ingurumen arloa berritzen erreferenteak izan nahi dugu.

NEIKERek apustu estrategikoa egiten du berrikuntza zientifikoaren alde, horixe baita gure nekazaritza, abeltzaintza eta baso garapenaren oinarria. Bisio horri esker, erreferentzia nagusietako bat gara ustiategien kudeaketa eta produktibitatea hobetzera bideratutako garapen teknologiko eta ikerketari dagokionez. Eta hori guztia helburu bakarrarekin: nekazaritzako elikagaien industriak eta amaierako kontsumitzaileak eskatzen dituzten kalitate eta segurtasun baldintzarik zorrotzenak betetzea.
Balioak
Gure kudeaketa oinarrizko bost baliotan dago oinarrituta. Eta balio horiek dira gure inspirazio iturri eta bultzada.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen parte gara. 1997an sortu zen erakunde hori, eta zientziaren eta teknologiaren eremuko hainbat erakunde eta organismo biltzen ditu. Sare horri esker, sektorearen interes orokorretik abiatuta, erronka zehatzetarako konponbide espezifikoak eman ditzakegu.

NEIKER-EN KONPROMISOAK BOST ZUTABE DITU OINARRIAN:

Pertsonak
Neiker-en aukera berdintasunean oinarritutako gizarte garapenean laguntzeko helburuarekin sortzen dugun ezagutzaren eta ikerketaren amaierako hartzaileak dira.
Bikaintasun zientifikoa
Zientziaren arloko metodologia eta prozesu berritzaileak eta punta-puntakoak garatzen ditugu, gero gizarteari transferitzeko modukoa izango den ezagutza aurreratua sortze aldera.
Emaitzak
Helburuei begira dagoen kudeaketa aurreratuko eredu batekin egiten dugu lan, prozesu guztiei aplikatutako etengabeko hobekuntzaren premisarekin.
Bezeroen eta gizarte ososaren gogobetetzea
Nekazaritzako elikagaien eta ingurumenaren ekoizpen sarean balioa sortzen duten irtenbideak bilatzen ditugu, lortutako abantailak gizarte osoaren onerako izan daitezen.
Iraunkortasuna sustatzea
Baliabideak eta azpiegiturak modu jasangarrian kudeatzen ditugu, ingurumenaren ikuspegitik ingurune eraginkorra izaten laguntzeko.