Instalazioak

Erreferentziazko instalazioak

NEIKERreko langile zientifikoek gauzatzen duten ikerketa lanak gure nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren sektorearen berezitasunetara egokitutako azpiegiturak behar ditu.

Gure ibilbidean zehar, ekipamendu aurreratua txertatu dugu Derioko eta Arkautiko gure egoitzetan, eta, azkenerako, Lehen Sektorearen ikerketan nazioartean erreferentziazkoak diren instalazioak osatu ditugu.

instalaciones neiker
Segurtasun handiko instalazioak

Segurtasun handiko bi instalazio. Orotara, 1.520 m2-ko azalera hartzen dute.

BIOSEGURTASUNEKO 3. MAILAKO LABORATEGIA

Arrisku handiko eta arnas transmisiorako ahalmen handiko eragile infekziosoak ikertzeko gaitua.

SEGURTASUN BIOLOGIKOKO 2. MAILAKO BEROTEGIAK

Punta-puntako teknologia dute, diagnostiko biologikoak egiteko eta berrogeialdiko fitopatogenoek eragindako gaixotasun arriskutsuak ikertzeko.

Ekipamendu esperimentala

Segurtasun azpiegitura horiez gainera, ekipamendu esperimentala dugu, zure lan zientifikoa gauzatzeko oso lagungarria baitzaigu. Ekipamendu horrek, gure ikertzaileen esperientziarekin batera, aukera ematen digu sektoreari ezagutza transferitzeko, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien eraginkortasuna hobetzeko eta elikagaien osasuna eta segurtasuna bermatzeko irtenbide berritzaileak garatzeko.