Animalia ongizatea

Animalia ongizatearekin lotutako esperientzia

IRTArekin batera, WELFAIR Ziurtagiri Eskema garatu dugu, osorik protokolo zientifiko egiaztatuetan oinarrituta dagoen munduko bakarra

Gizarte moduan heldutasuna lortzen goazen heinean, animali ongizateak bigarren mailako kezka izateari utzi dio, eta elementu esanguratsu bihurtu da. Horregatik, animali jatorriko elikagaien ekoizpenari lotutako enpresa nagusiak hasiak dira arlo horretan ziurtagiria lortzeko zereginean aurrera egiten, gero eta kontsumitzaile gehiago daudelako kontzientziatuta arazo horrekin, eta animalien ongizatea balioesten dutelako erosketak arduraz hautatzeko garaian.

Premia horri aurre egiteko, NEIKERek AWIN proiektuan parte hartu zuen, helburua izanik animalien ongizatearen adierazleak garatzea, integratzea eta zabalkundea egitea, horien artean minarena, garrantzi komertzialeko espezieetan, arreta berezia jarriz hausnarkari txikiei, ekidoei eta indioilarrei.  Ikerketa proiektuaren bitartez, protokolo ez inbaditzaileak garatzen dira animalien ongizatea ebaluatzeko.

Orain dela urte batzuetatik hona, IRTA eta NEIKEReko talde zientifikoak esperientziak eta ezagutzak partekatzen ari dira animali ongizatearen inguruan. NEIKER eta IRTAko ikerketa taldeek protokoloak garatu zituzten animali ongizatea ebaluatzeko, Europako bi ikerketa proiekturen esparruan, horietako bakoitzak espezie desberdinak hartzen zituelarik. NEIKERek aipatu AWIN proiektua landu zuen, eta IRTAk, berriz, Welfare Quality proiektuan, protokoloak sortzen behientzat (esnea eta haragia), txerrientzat eta hegaztientzat (broilers eta arrautzarakoak) . Bi proiektuek (Welfare Quality eta AWIN) Animalia Ongizateko printzipio berberak zituzten oinarrian, hau da, bost askatasunak (Brambell, 1965).

Ezagutza horretatik abiatuta, NEIKER eta IRTA lankidetzan aritu dira WELFAIR Ziurtagiri Eskema sortzeko, osorik protokolo zientifiko kontrastatuetan oinarrituta dagoen munduko bakarra.

Esperientzia eta ezagutza handia dugu animalien ongizateari buruz
Proiektuak
Turkey
Turkey

Hegazti-ustiategietako ongizatea neurtzeko lehen aplikazio mugikorra

28 urria, 2019 in  Animalia ongizatea