Abeltzaintzako soluzioak

Sektorearentzat lanean

Klima aldaketa, globalizazioa, kontsumitzeko ohituren aldaketa, ustiategien efizientzia, elikadura osasuna, animalien ongizatearen aldeko kontzientzia soziala… horien guztien ondorioz, paradigma aldatu egin da abeltzaintzaren sektore tradizionalean, eta, horrenbestez, sektorearen gaur egungo beharretara zein aldaketa etengabeetara egokitutako soluzioak eskaini beharrean gaude.

Sektorearen gardentasunari eta informazioaren sarbideari esker, kontsumitzaileek produktu natural gero eta sanoago, osasungarriago eta kalitate handiagokoak eskatu ditzakete, One Health kontzeptuarekin bat eginda, pertsonen, animalien eta ingurumenaren osasuna zaintzeko estrategia bateratu baten alde.

Globalizazioak lehiakortasuna areagotu du eta tokiko ustiategien errentagarritasuna urritu du.

Gure lurraldean jasangarritasunaren aldeko apustu soziala zein instituzionala egin delarik, ustiategiek aldaketak egin behar izan dituzte euren funtzionamenduaren eskakizun maila handitzeko.

Alderdi horren eta beste batzuen ondorioz, abeltzaintza sektorean aldaketa sakonak gertatu dira eta, horretarako, soluzio berriak aplikatu behar dira, tokiko ekoizleen beharretara eta kontsumitzaileen eskakizun gero eta handiagoetara egokituta.

Abeltzaintza sektorearen jasangarritasun, efizientzia eta segurtasunean berritzen
Iker Bilbao
Iker Bilbao
Transferentzia eta merkatuko arduraduna

Zure kasua kontsultatu nahi duzu?

Informazio gehiago nahi duzu?
Esperientzia handiko talde bat dugu zure zerbitzura.