YERSIEPI

Producción de microalgas en efluentes orgánicos con objetivos energéticos y descontaminantes

  • Finantzaketa: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saila Eusko Jaurlaritza:
  • Ikerlari arduraduna: Marta Barral
  • Gauzatzea: 2011-2015

Proiektu honen helburu orokorra yertsiniosiaren gure inguruneko epidemiologiaren ezagutzan sakontzea da, eta patogeno horien prebalentzia zehaztea basaespezieetan eta etxeko espezieetan, aurkitutako bioserobarrak eta azpitipoak tipatuz eta karakterizatuz; hala, zona bakoitzean aurkitutako anduiak elkarrekin erlazionatu ahal izango dira gure ingurunean duten epidemiologia zehazteko. Proiektuaren emaitzak aplikagarriak izan litezke etorkizunean gaitz infekto-kutsakor horren kontrolerako eta/edo prebentziorako. Izan ere, gaitz horrek, gaur egun, efektu garrantzitsuak ditu basaespezie batzuetan, noizbehinkako agerraldiak ditu etxeko espezietan, eta oso intzidentzia garrantzitsua du giza populazioan.

Hauek dira helburu espezifikoak:

1. Diagnostiko-erremintak garatzea
2. Yersinia sp. patogenoen prebalentzia zehaztea basafaunan eta etxeko ustiategietan.
3. Identifikatutako yertsinien karakterizazio molekularra
4. Espezie etxetiarretan eta basatietan identifikatutako bioserobarren eta genotipoen azterketa konparatua

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.