SILVOTXERRI

Txerriendako baso eta larre aprobetxamendua duten hostozabalen baso hostoerorkorren erresilientzia

  • Finantzaketa:INIA 
  • Liderra:Francisco Javier silva Pando (Elikagaien Kalitatearen Galiziako Institutua – INGACAL).
  • Azpiproiektua NEIKERen:Isabel Albizu. 
  • Gauzatzea:2016-2018

Azalpena:Modulu esperimental bat ezartzen da Quercus faginearen baso batean, Otazuko (Vitoria-Gasteiz) Erabilera Publikoko Mendian, Euskal Txerria arrazako txerriendako baso eta larre gisa vs baldintza berberetan (ingurua, karga (8 txerri/ha) eta elikadura) hazitako arraza mistoko txerriendako, ingurumeneko inpaktua eta inpaktu horrek Euskal Herriko txerri ustiategien iraunkortasunean duen ondorioa ebaluatzeko.

Helburuak:

1.- Artzaintza hauetan dituen ondorioak aztertzea:a) Zuhaitz helduen hazkundea eta artzaintzak zuhaitz espezieen birsorkuntzan eragindako kalteak.b) Harizti eta gaztainadietako flora baskularraren biodibertsitatea:osaera, egitura eta banaketa espaziala.c) Osagai edafikoa:Lurzoruaren emankortasuna, trinkotasuna eta osasuna, mikrotopografiaren aldaketa.

2.- Baso iberoatlantikoko baliabideak baloratzea:a) Fruituen ekoizpena edota oihanpeko masarena kuantifikatzea.b) zuhaixka eta mulu txikien estratuak eta belar estratuak eta fruituak (gaztainak, ezkurrak) bromatologikoki ezaugarritzea.

3.- Sistemako karbonoaren zikloaren analisia, osagai guztietako kalkuluetan oinarrituta

4.- Erregimen estentsiboko nutrizioak enbor Zeltiarreko arrazen ekoizpenean eta kalitatean duen eragina zehaztea.

Biodibertsitatearen, lurzoruaren karbono bahiketaren eta osasunaren parametroak ebaluatzea, baso eta larreen ekosistemaren funtzionamenduaren adierazleak diren heinean.

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.