SECUESVAC

SECUESVAC lantalde operatiboak atmosferara egindako karbono isurpenak murrizteko behar gero eta handiagoari erantzun nahi dio, eta, horretarako, behi-okelaren sektorearentzat erreferentziazko datu zientifikoak lortu nahi ditu isurpen-netoen inguruan, nekazaritzako-lurren karbono-bahitzea ere aintzat hartuta.

  • Proiektuaren hasiera: 2024/05/01
  • Proiektuaren amaiera: 2027/04/30
  • Ikertzaile nagusia: Óscar del Hierro
  • Finantzatzaileak: Egitasmoa % 100ean finantzatu dute Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, zehazki, Nekazaritza Politika Bateratua martxan jartzeko 2023-2027 aldirako Espainiako Plan Estrategikoaren (PEPAC) markoan. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak egitasmoaren % 80 finantzatu du eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak gainontzeko % 20a. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 548.889,40 eurokoa da. PROVACUNO da proiektuaren erakunde ordezkaria. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak emandako laguntzaren kudeaketaz arduratzen den agintaritza Landa Garapenerako, Berrikuntzarako eta Nekazaritzako Elikagaien gaineko Formakuntzarako Zuzendaritza Nagusia (DGDRIFA) da. Webgunearen edukien erantzukizuna duten erakundeak lantalde operatiboko bazkide onuradunak dira.
  • Programa: PP (autonomia-erkidegoz gaindikoa)
  • Deialdia: Nekazaritza Politika Bateratua martxan jartzeko 2023-2027 aldirako Espainiako Plan Estrategikoa (PEPAC)
  • Erreferentzia: 23-00088
  • Lantalde operatiboaren gaztelerazko izenaren akronimoa: SECUESVAC
  • Aurrekontu totala: 110.565.00 € (NEIKER)
  • Finantzatutako ehunekoa: % 100
  • Bazkideak: SECUESVAC talde operatiboa behi-okelaren sektoreko izen handiko hainbat kooperatiba eta elkartek osatzen dute. Lantaldearen egitekoa datu-bilketan laguntzea, une oro abeltzainekin eta sektoreko profesionalekin harremanetan izatea eta behin-okelaren ekoizpenean erabiltzen diren nekazaritza-lurren laginak lortzea da.
  • Web-orria: www.gosecuesvac.com

Helburu orokorra:

SECUESVAC lantalde operatiboaren helburu nagusia behi-okela ekoizten duten etxaldeetako lurren karbono-bahitzea optimizatzea da, horretarako egungo egoera aztertuz, jardunbide egokiak identifikatuz eta erabaki-hartzea laguntzeko erreminta bat garatuz.

Helburu zehatzak:

  • Espainian behi-okelaren ekoizpenarekin lotuta dauden lurzoruen, larreen eta laborantza-lurren karbono-bahitze gaitasuna zehaztea, eredu gisa Espainian dauden ekoizpen moten ordezkari diren etxalde adierazgarriak erabiliz.
  • Larreen eta laborantza-lurren karbono-bahitzea maximizatzeko erabilera jardunbide egokienak identifikatzea, funtsezkoa baita nekazaritzaren jasangarritasuna sustatzeko.
  • Abeltzainei erabakiak hartzen laguntzeko erreminta bat garatzea, ahalbidetuko diena behi-okela ekoizteko etxaldeek karbono-aztarna kalkulatzeko eta karbonoa bahitzeko duten gaitasuna kalkulatzea.