Egurraren kalitatearen analisi genetikoa intsinis pinuan
Intsinis pinuaren egurraren kalitatean inplikatuta dauden geneak ezagutzea
1- Genotipoen kontrola INIAk Balmasedako lursailetan egindako esperimentuan
2- Familien saiakuntzen prestakuntza, kalitatearen eta estres hidrikoaren gaineko etorkizuneko azterketetarako
3- Desberdintasun genetikoak egur mota desberdinen artean (gaztea/heldua, uda/negua)
4- Egur kalitate desberdinak eragiten dituzten geneak
“Proiektuak ondo bereizitako 3 zati dauzka:
1.- Balmasedako lursailen genotipifikazioa (SSRak) bukatzea. Lursail horietan INIAk laginak bildu ditu egur gaztearen kopurua/proportzioa analizatzeko, egin diren baso tratamenduen arabera.
2.- Familien saiakuntza bat prestatzea, eremuan eta berotegian, egurraren kalitatearen eta estres hidrikoarekiko tolerantziaren arteko harremana aztertzeko (Javi Herrero). Estres hidrikoaren gaineko esperimentuak 2022. urtearen inguruan hasiko dira seguruenik, eta egurraren kalitatea (egur gaztea), berriz, 2027-2028 urtean neurtuko da. Sektoreko edota Administrazioko lankideak behar ditugu eremuko saiakuntza ezartzeko eta mantentzeko. 2011ko eta 2017ko baso inbentarioen datuak erabiliko ditugu kasuan kasuko familien amen aukeraketa optimizatzeko.
3.- Doktoretza tesi bat egitea intsinis pinuaren egurraren kalitateari buruz. Bi esperimentu ditu. (a) Lehenengo esperimentuan gene funtzionalak aztertuko ditugu egur gaztean eta egur helduan, sekuentziazio masiboaren bitartez (NGS), bai udako egurrerako bai neguko egurrerako. RNA txikiak eta mikroRNAen analisia izango da esperimentu honen alderdirik berriena. Esperimentu horrekin egur mota desberdinetako gene jardueraren “argazki” bat lortuko dugu. (b) Bigarren esperimentuan asmoa da intsinis pinuaren egurraren kalitateak elkartzeko azterketa bat egitea, “”Targeted Caputure”” erabiliz, NGSren bitartez zuhaitzen genotipifikazioa egiteko. Esperimentu horrekin asmoa da ezagutzea zer gene aldaerarengatik dauden egur kalitate desberdina duten landareak. Emaitza hori interes handikoa da hobekuntza genetikorako programan kalitate handiagoko egurra duten zuhaitzak garaiz aukeratzen laguntzen duten markagailuak lortzeko. “