Coxiella burnetii-aren zaintza molekularra eta ostalariarekiko egokitzapenaren eta birulentziaren ebaluazioa Europan
- Proiektuaren hasiera: 2023/03/01
- Proiektuaren amaiera: 2026/02/28
- Ikertzaile nagusia: : Ana Hurtado
- Saila: Animalia Osasuna
- Finantzatzailea: ERA-NET, “Animalien Gaixotasun Infekziosoei buruzko Ikerketaren Nazioarteko Koordinazioa (ICRAD, Coordination of Research on Infectious Animal Diseases), Estatuko Ikerketa Agentziaren bidez – Nazioarteko Lankidetza Proiektuak (PCI) 2023
- Aurrekontua: 136.730 € (NEIKER); 1.715.000 € (guztira)
- Bazkideak: Moredun Research Institute (UK), Sciensano (BE), ANSES (FR), INRAE (FR), FLI (GE), Royal GD (NL)
Laburpena
Q sukarraren adierazpena zenbateraino dagoen C. burnetii-aren genotipoaren mende jakiteko egungo ezagutzak mugatuak dira. Metodologia desberdinak erabiltzen direnez –horietako batzuk estandarizatu gabe daude–, egungo tipifikazioak informazio gutxi ematen du. Genoma osoaren sekuentziazioak oso aukera ona eskaintzen du, estandarizatzen errazagoa delako eta informazio zehatzagoa ematen duelako. Gaur egun, Coxiellaceae-aren genoma osoaren sekuentzia gutxi batzuk baino ez dira argitaratu, eta horietako gehienak aspaldi laborategian isolatu ziren batzuetara mugatzen dira.
Hori gertatzen da landa laginetatik abiatuta patogeno hori isolatzea konplikatua izaten delako sarritan. Proiektua C. burnetii-aren bakteriologia, diagnostiko, zaintza epidemiologiko eta genomikako adituek osatzen dute, eta bere helburuen artean du biobanku bat sortzea, hainbat ostalari espezietatik datozen ahalik eta C. Burnetii lagin gehienekin eta metadatu zehatzekin. Horretarako, hainbat lagin motatatik abiatuta C. Burnetii-a isolatzeko eta proiektuan zehar andui isolatuen genoma osoa sekuentziatzeko metodoak prest jarriko dira, bazkideen bildumetan eskuragarri dauden beste andui batzuez gain, C. burnetii-aren genomei buruzko datu base integral bat sortzeko sekuentziatuko direnak.
Analisi filogenomikoetan oinarrituta, zelula kultiboetan, Galleria mellonella larbetan eta odol osoko estimulazio saiakuntzetan fenotipoak karakterizatzeko prototipoak aukeratuko dira. Datu genotipikoak eta fenotipikoak konbinatzeak aukera emango du ostalari mailako determinatzaile molekularrak eta birulentzia identifikatzeko. Proiektuan lortutako emaitzek C. burnetii-aren zaintza molekularra optimizatzeko gomendioak ekarriko dituzte.