Lurzoru kutsatuetan eta degradatuetan fitogestioa aplikatuz ekosistemen biodibertsitate edafikoa, funtzionaltasuna eta zerbitzuak hobetzen direla frogatzea, Interreg Sudoe eskualdearen barruan
- Finantzaketa:INTERREG SUDOE
- Liderra: Carlos Garbisu
- Gauzatzea: 2016-2018
Azalpena:Lurzoruen kutsadura orokortu den arazoa da Sudoe lurraldean (ehunka mila leku kutsatu dago) eta Europa barruko zein kanpoko beste eskualde batzuetan ere bai.Konposatu kimiko gehiegi egoteak lurzoruaren kalitatea eta funtzioak eraldatzen ditu, eta uraren kalitatean, biodibertsitatean, elikagaien segurtasunean eta gizakien osasunean eduki dezake eragina.Aztarna elementuak edo metal(loide)ak (ET) dira kutsatzaile ohikoenetako batzuk eta lurzoruen zortzi mehatxu nagusietako bat dira.Alternatiba “bigunak” garatu dira; lurzoruak leheneratzeko (fitogestioa), eta horiek elikadurarako ez diren landareak ematen dituzte, aldi berean kutsatzailea lekuan bertan egonkortuta (inaktibazioa) eta landareen erabileran oinarritutako teknikak erabiliz (fitoerremediazioa). Aztarna elementuekin (ET) kutsatutako guneetan, ekonomikoki egokiena da zati labila murriztea honela: 1) landareak xurgatuta eta biltzeko moduan dituen zatietan metatzea (fitoerauzketa); edo 2) in situ inaktibatuta, Aztarna Elementuak baztertzen dituzten landareak eta medeapen edafikoak (fitoegonkortasun lagundua) erabiliz.Gainera, mikroorganismo errizosferikoek eta sustraien exoentzimek kutsatzaile organikoak degradatzen dituzte.Fitogestioko alternatibak ez dira ingeniaritza zibilekoak bezain inbaditzaileak eta haiek baino errentagarriagoak dira. Horretaz aparte, mikrobioen dibertsitatea areagotu ditzakete, eta karbono bahiketa eta lurzoruaren kalitate eta funtzionaltasuna handitu ere bai.Halere, ekosistemaren funtsezko zerbitzu hauen hobekuntza erakusten duten eremuko saiakuntzarik ez dagoenez, fitogestioko alternatiba hauek gutxiegi erabiltzen dira lur kutsatuen Europako sektorean.PhytoSUDOEren helburua da erakustea zer onura dakarkien fitogestioak ingurumenari, ekonomiari eta gizarteari, bai fitogestioa egiten ari den bitartean, bai egin ondoren, eta Sudoe lurraldearen barruko eta Europako beste eskualde batzuetako lur kutsatuen kudeatzaileak eta jabeak bultzatzea teknika horiek orokorrean erabiltzera, arriskuen kudeaketarako estrategia gisa.Sudoe eskualde osoan fitogestioaren menpeko kokaleku kutsatuen sare transnazional bat ezarriz baino ezin da lortu hori (interes ekologikoko eremuak izango dira, eta batzuk babespekoak, eta ekosistemaren zerbitzuak hornitzeko ahalmenarekin).
Helburuak:
1.- Kokaleku kutsatuetako arriskuen ezaugarritzea eta ebaluazioa eta fitogestioko aukera egokiak ezartzea.
2.- Dibertsitate funtzionala esploratzeko “Ingeniaritza”-ko prospekzioa, fitogestioaren eraginkortasuna hobetzeko
3.- Biodibertsitatearen ezaugarritzea eta ebaluazioa, fitogestioko aukera guztiei dagokienez
4.- Fitogestionatutako kokalekuetako funtzio ekologikoak berreskuratzea eta funtsezko zerbitzu ekosistemikoak hornitzea.