Abeltzaintzako produktuetan zoonosiak sortzen dituzten mikobakterioak detektatzeko metodo molekular berriak
- Finantzaketa: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila PI2011-50
- Ikerlari arduraduna: Iker A. Sevilla
- Gauzatzea: 2011-2013
Proiektuaren helburu orokor gisa, biologia molekularrean oinarritutako estrategi bat sortu nahi da zoonosiak sortzen dituzten —eta, beraz, medikuntzarako eta albaitaritzarako interesekoak diren— mikobakterioen detekzio eta identifikazio goiztiarra lortzeko, giza kontsumora bideratutako abeltzaintza-industriarekin edo ehizarekin erlazionatutako laginetatik abiatuta.
Hauek dira helburu eta ataza espezifikoak:
1. Metodo molekular anizkoitzak diseinatzea, giza kontsumora bideratutako abeltzaintza-produktuetan hauek detektatzeko gai izango direnak: M. tuberculosis eta M. avium konplexuak, eta M. tuberculosis, M. bovis, M. caprae, M. avium subsp. avium, M. avium subsp. hominissuis, M. avium subsp. paratuberculosis eta M. intracellulare espezie eta subespezieak.
2. Sentikortasuna handiagoa eskaintzen duten DNA erauzteko metodo bat eta lagin mota bat identifikatzea.
3. Diseinatutako estrategia eta metodoak balidatzea, beren espezifikotasuna eta sentikortasuna aztertuz.