MINECO

Okelatarako oilaskoaren ekoizpen-katean estrategia jasangarriei laguntzeko eta erabakiak hartzeko software adimenduna

  • Finantzaketa: MINECO
    Ikerlari arduraduna: doktorea Inma Estévez
    Iraupena: 2014-2016

iBOSP proiektuak gizentzeko oilaskoen ekoizpen tradizionalaren azken ikuspegi teknologikoak integratuko ditu, oilasko-okela ekoizteko industriari ekoizpen eraginkor eta jasangarri bati eusteko gai izango den sistema adimendun bat eskaintzeko. Ekoizpen jasangarriaren eredua animalia-ongizatean eta ingurumen-erantzukizunean oinarritzen da. Adimen artifizialaren algoritmo berritzaileenak erabiliz, ezagutza-ereduak sortuko dira gizentze-prozesuak modu optimoan kudeatzeko, eta aholku giltzarriak emango dira industriari ekoizpen-estrategia hobeak diseinatzen laguntzeko.
Halaber, ekoizpena optimizatzeko informazio erabakigarria emango zaie ekoizpen-kateko elementuei, hala nola nekazari, albaitari eta teknikariei. Horrenbestez, iBOSP gai litzateke ekoizpen eraginkor eta jasangarri bat ziurtatzeko behar diren erremintak emateko, gizarte-erantzukizunean oinarritutako ekoizpen-eredu baten barnean. Zientzialariek animaliekin izandako tratuaren emaitza gisa, gizentzeko oilaskoen ekoizpenaren, osasunaren eta ongizatearen arloko azken ezagutza zientifikoekin eta kudeaketa-jardunbiderik onenekin bat datozen ezaugarri interesgarriak identifikatuko dira. Lantalde horrek, halaber, erreminta gehigarriak emango ditu gizentzeko oilaskoen ongizaterako, haien osasuna ebaluatzeko, eta zeregin funtsezkoa izango du oilasko-okelaren industriarekin komunikatzeko bitartekari gisa, bai eta sistema balidatzeko prozesuan ere. Gainera, gizentzeko oilaskoen industriaren laguntza eta ekarpenak ditu lantaldeak (AN Avicola Melidaren bidez); landa-probak egiteko aukera eskaintzen du, eta proba horiek funtsezkoak izango dira sistema errealista bat, landako errealitatera egokitua, garatzeko. Ezagutza-esparru horri esker, datu-modelaketa erabiliz XXX eta autoikasketa-ahalmenak XXX, eta gai izango da sistema bat sortzeko, automatikoki eta doitasun handiz zehaztuko duena denbora errealean kontrolatutako prozesuen egoera, eta horren arabera jardungo duena. Hala eratutako sistema oilasko-okela ekoizteko katearen fase giltzarrietan txertatu eta probatuko da: haztegia, abeletxea eta hiltegia. Lortzen diren emaitzak plazaratu egingo dira, eta arloko foroetan aurkeztuko dira, batez ere hegaztitegiko hegaztien industria nazionalean eta nazioartekoan. iBOSPek aukera du, halaber, sistema are gehiago aplikatzeko eta garatzeko, nazioarteko kideekin lankidetzan arituz, Brasilen; hain zuzen, gizentzeko oilaskoen ekoizpenean, munduko bigarren ekoizlea da Brasil.

Helburu nagusia:
Proiektu honen helburu nagusia software adimendunaren sistema bat garatzea da — iBOSP (ekoizpen jasangarrirako broiler adimenduna)—, gizentzeko oilaskoak ekoizteko kateko estrategia eta erabaki jasangarriei laguntzeko. Ekoizpenaren fase bakoitzean (haztegia, abeletxea eta hiltegia) dauden iturrien informazioa bildu eta zentralizatuko du iBOSPek, eta analizatu egingo du, ezagutza erabilgarria ateratzeko. Gainera, beste erreminta batzuekin aberastuko da iBOSP, animalien osasun-egoeraren eta ongizatearen eta aztertzen ari diren prozesuen energia-eraginkortasunaren ebaluazio bizkor bat emateko.

Bigarren mailako helburuak:
• iBOSPen espezifikazioa, hasierako sistemaren eskakizunak, intereseko ezaugarriak hautatzea (animalien osasuna eta ongizatea barne), eta eredu teorikoen espezifikazioak.
• Hasierako eskakizunen iBOSP espezifikazioa.
• Eredu teorikoen espezifikazioa.
• iBOSP sistemaren kontzeptualizazioa eta ezagutza-ereduen diseinua.
• iBOSP sistemaren garapena eta ezagutza-ereduen integrazioa.
• iBOSP sistemaren eta landa-proben garapenaren integrazioa, sistemaren funtzionamendua egiaztatzeko eta sistema balidatzeko.
• iBOSP sistema plazaratzea eta zabaltzea.