“Abeletxean” esperimentatzeko plan baten bidez mantenugaiak kudeatzeko tresna gehiago erabiltzea, “abeletxetik mahaira” estrategian buru izateko.
- Proiektuaren hasiera: 2025eko ekaina
- Proiektuaren amaiera: 2029ko maiatza
- Ikertzaile nagusia: Asier Uribeetxebarria
- Saila: PPV
- Finantzatzailea: Europar Batasuna
- Programa: LIFE
- Deialdia: LIFE-2024-SAP-ENV (Circular Economy and Quality of Life – Standard Action)
- Erreferentzia: LIFE24-GIE-ES-LIFE FERTI-WISE
- Akronimoa: LIFE FERTI -WISE
- Aurrekontua, guztira: 1.391.077 euro (guztira), 230.958 NEIKER
- Finantzatutako ehunekoa: % 60
- Bazkideak: INTIA, ITACYL, IGAPA, ITAP, IRTA, DEX.
Helburu orokorra:
Nekazarien kontzientziazioa eta konpromisoa hobetzea doitasunezko ongarritzeko eredu baterantz aldatu beharraren gainean; hain zuzen, oinarritzat mantenugaietarako nekazaritza-jasangarritasuneko tresnak (SATIVUN zehazki) erabiltzea hartzen duen eredurantz, ongarrien erabilera optimizatzeko eta EBk uren, lurzoruen eta airearen kutsadura prebenitzeko arloan ezarritako legeriara egokitzeko.
Helburu zehatzak:
- Nekazaritzako intsumoen edo sargaien efizientzia hobetzea errendimenduaren kaltetan egin gabe.
- Ongarritzearen arloko doitasunezko nekazaritzako teknikak (dosi aldakorra) aplikatzea, bestelako jardunbideetara transferitzeko aukerarekin (adibidez, ureztatzea, fitosanitarioak aplikatzea eta ereite-dosia).
- Ustiategiei buruzko datuen eskuragarritasuna hobetzea eta ahalik eta balio erantsirik handiena ateratzea.
- Doitasunezko nekazaritzara egokitutako nekazaritza-makineriaren erabilera optimizatzea.
- Gazteak erakartzea nekazaritza teknifikatu, jasangarri eta sofistikatuko eredu baterantz.
Emaitzak:
Ahalbidetuko du nekazarien lurzatian eskala handiko saiakuntza-eskema bat praktikan jartzea [OFE (On Farm Experimentation)], zorroztasun estatistikoz eta nekazaritzako sektorearen parte-hartze eta inplikazioarekin.
.