HEALTHYQ

Osasun bakarra (One health) estrategia Q Sukarraren azterketarako animaliak-gizakiak-ingurumena interfazean, Espainiaren iparraldean

  • Finantzaketa: INIA
  • Liderra: Ana Garcia
  • Gauzatzea :2017-2020

Q Sukarra munduan banatuta dagoen zoonosia da eta Coxiella burnetti bakterioak sortarazten du.Bakterioak ziklo konplexua dauka naturan, gordailu ugarirekin, etxeko abereak izanik pertsonentzako infekzio iturri nagusia.Dirudienez, baso faunak eta kaparrek ez dute garrantzi handia gaixotasuna gizakien arteko transmisioan, baina, halere, oso zeregin garrantzitsua dute infekzioak ingurune naturalean irauteko.2015az geroztik, Q sukarra duten gizakien aitorpena derrigorrezkoa da Espainian, eta hori dela-eta gero eta gehiago dira Q sukarraren kasuak eta agerraldiak.Osasun Publikoa nabarmenarazten ari zaie gertakari hau Animalien Osasunean eskumena duten agintaritzei, beraz, beharrezkoa da hainbat erantzun ematea infekzioaren eragina murrizteko.Era berean, beharrezkoa da kaltetutako ustiategietan hartu daitezkeen biosegurtasuneko neurrien eraginkortasuna ebaluatzea.Garbi dago abeltzaintza iraunkorra izatea nahi dela, eta horretarako, berriz, ezinbestekoa da patogenoak mantentzeak edo patogenoak gizakiei transmititzeak dakartzan ondorio negatiboak minimizatzea.Horregatik guztiagatik, Animalien Osasunaren eta Osasun Publikoaren arteko lankidetza ezinbestekoa da gizakiengan Q sukarraren agerraldiak ikertzeko batera jarduteko protokoloak lantzeko. Horrez gain, oraindik azterketa gutxi dago gure herrialdean eta bereziki iparraldean, gaixotasunaren forma pneumonikoak sarriagoak diren lekuan, dabiltzan C. Burnetii bakterio aldaeren gainean.Oraindik ere ez da ezagutzen ea ganaduan dauden genotipo guztiek eragin dezaketen gaixotasuna gizakiengan.Gutxi ezagutzen da infekzioak kaltetutako abeltzaintza ustiategietan duen bilakaeraz, hau da, animalien aldi emankorraren ondoren C. Burnetii-rekiko esposizio arriskua gauzatzen ote den. Ez da ezagutzen, ezta ere, zenbat denbora irauten duen aktibo infekzio batek kaltetutako ustiategi batean, kontrol neurriak hartu eta gero.Badakigu infekzioa murriztuz doala animalien populazioan, nahiz eta C. Burnetii-ren esporek bideragarri jarraitu ingurunean denbora luzez eta bakterioaren material genetikoa antzematen jarraitu ingurunean Q sukarren eragindako abortuak agertzen hasi eta 4 urtera ere. Q sukarraren gaineko aurretiko ikerketa proiektuetan, gure taldea coxiellosiaren alderdi epidemiologikoen gaineko ezagutzak eskuratuz joan da, bai eta gaixotasuna etxeko hausnarkarietan kontrolatzeko alderdiei buruzkoak ere; halere, ezagutza horiek ez dira oraindik nahikoak aurretik aipatutako arazoak konpontzeko.Horregatik, proiektu koordinatu berri honetan, non Animalien Osasuneko ikerketa taldeek (NEIKER eta SEERIDA) eta Osasun Publikokoek (Bizkaiko Osasun Publikoko Epidemiologia Zerbitzua, Asturiasko Unibertsitate Ospitale Zentrala) parte hartzen duten Carlos III Osasun Institutuaren laguntzarekin (Mikrobiologiako Zentro Nazionala), asmoa da “Osasun bakarra” estrategiaren bitartez C. Burnetii bakterioak etxeko animalietan, gizakiengan eta ingurumenean eragindako infekzioari modu integratuan heltzea.

Helburuak:

Helburu orokorra:

“Osasun bakarra” estrategiaren bitartez modu integralean heltzea C. burnetii bakterioak etxeko animalietan, gizakiengan eta ingurumenean eragindako infekzioari

Helburu bereziak:

  1. Espainiaren iparraldean Q sukarraren etxeko zikloetan eta basa zikloetan parte hartzen duten etxeko hausnarkarien, basa animalien eta ixodidoen espezieak zehaztea.
  2. C. Burnetii-tik isolatuak lortzea hainbat animalia espezietatik, hainbat kaparretatik eta gizakien laginetatik eta horiekin zepa sorta bat edukitzea, etorkizunean animalia ereduetako metagenomika, proteomika eta birulentziako azterketetan erabiltzeko.
  3. Animalien populazioan eta ingurumenean dauden eta hausnarkarietan abortuak eragiten dituzten genotipoak definitzea eta gizakiengan gaixotasuna eragiten dutenekin alderatzea.Informazio hori guztia oso baliagarria izango da agerraldien ikerketarako.
  4. C. burnetii-ren bideragarritasuna aztertzea animalietan eta ingurumenean jatorria duten era askotan laginetan, ustiategiaren ingurunean, erditze aldi jarraituen ondoren eta kontrol neurri bat baino gehiago aplikatu eta gero.